Sagardoaren lurraldea

Hoy, degustación, bertsolaris, deporte rural y pruebas para celebra el gran día de Santa Ana

Descripción

Eventos / San Ana / Astigarraga / sagardo Eguna / programa / degustación de sidra / deporte rural / sidreros

astigarraga degustación programa evento deportes rurales sagardo egunak sidrero santa ana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2011-07-26
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003612

Texto completo

Joaldunekin hasiko da Santa Ana eguna Astigarragan, eta goiz eta arratsalde, Foru plazan izango dira ekitaldi nagusiak. Gauean, su kalejira eta jai amaierako ekitaldiarekin bukatuko dira Santio festak. iritsi da astigarragako festetako egun haundia, eta era berean azken eguna: santa ana. iturengo joaldunek esnatuko dituzte goizeko 10:00etan astigartarrak. gosaldu ostean, foru plazan elkartuko dira bertako eta inguruko herrietatik gerturatuko diren hainbat lagun. bertan izango dira eguneko ekitaldi nagusiak goiz eta arratsalde. 11:00etan hasita izango dira baserriko langintzen erakusketa, sagardo dastaketa, mendiluze eta maia bertsolariak, eta idi dema 1.700 kiloko harriarekin. arratsaldean berriz, herri kirolak izango dira protagonista: astigarragako baserritar heldu eta gazteen arteko desafioa antolatu dute batetik; eta herriko bi taldeen arteko uztarri motzeko idi-apustua bestetik. foru plazako ekitaldiez gain, umeentzako zirku ikuskizuna, elkartasun bazkaria eta ekitaldia, erromeria, eta pintxo dastaketa ere izango dira gaur. festak 01:00etan bukatuko dira, gazte asanbladak antolatutako ekitaldiarekin. uztailak 26, asteartea 10:00 iturengo joaldunak. 11:00 musika eskolako trikitilari gazteen kalejira. santa ana eguneko ospakizunak foru plazan. -11:00 baserriko langintzen artisau-erakusketa: kaikuak, sendabelarrak, artilea, zintzarriak... -11:30 sagardo dastaketa. -12:00 bertsolariak: aitor mendiluze eta jon maia. -12:00 idi dema: bi idi pare elkarren aurka, 1.700 kg-ko harriari tiraka. 14:30 elkartasun-bazkaria txosnetan. txartelak salgai, zipotzan. 18:00 herri kirolak foru plazan: astigarragako baserritar heldu eta herriko gazteen arteko desafioa eta herriko bi taldeen arteko uztarri motzeko idi-apustua. 18:30 circ panic zirku ikuskizuna, akrobaziak, umorea eta dantza joseba barandiaran plazan (euria bada, kiroldegian). 19:00 elkartasun-ekitaldia txosnetan, gazte asanbladak antolatuta. 19:30 musika eskolako trikitilari gazteen erromeria, foru plazan. 20:00 xaibor dj-a joseba barandiaran plazan. 20:00 eusko labeldun hegaluze pintxoak eta gernikako piperrak parrilan erreta pilotari kalean (euria bada, frontoian). 23:00 los funebres su-kalejira. abiapuntua: kale nagusia-galtzaur. 01:00 gazte asanbladak antolatutako jai-amaiera txosnetan.