Ekain ya tiene su sidra ecológica
Descripción
Sidra / Sidra Ekain / marca / sidra ecológica / presentación / Aitor Aizmendi, sidrero
presentación marca sidra sidrero
Ficha
- Autor: K. ARRIZABALAGA
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2011-07-14
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003604
Texto completo
Ibañarrietan ospatu zen 'Ekain' sagardoaren aurkezpen ofiziala, Iruretxiki baserrian. Sagardo ekologikoa dugu hau, Zestoakoa, bertako sagastietako sagarrekin era naturalean eta auzolanean (lagunen zein familiakoen laguntzaz) egindakoa. Orain 20 urte hasi ziren sagarrondoak landatzen Iruretxiki baserrian, eta gaur egun 4,5 hektarea sagasti ditu Aitor Eizmendi sagardogile zestoarrak, guztira 1.600 sagarrondo inguru. Ondorioz, egun 35.000 litro sagardo egiten ditu, prozesu guztia bertan egiten delarik, hau da, sagarrak jaso, prentsatu, barriketan sartu eta azkenean botiletan sartu eta etiketatu. Hasieratik argi izan zuen Aitor Eizmendik sagardo hau ekologikoa izan behar zuela, ingurunearekiko errespetuz jokatuko zuela, eta ondorioz, «lehengo aitonamonen jakinduria eta egungo aurrerapenak uztartuz» egiten du sagardo hau, ongarri edo pestizida kimikorik bota gabe eta genetikoki moldaturiko ezer erabili gabe. Hau horrela dela ziurtatzeko, Euskadiko Nekazari-tza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan daude erregistratuta, honek sagardo honen ekoizpena kontrolatu ahal izateko, eta horrez gain Biolur elkarteko kide ere badira. Ekain izena jartzearen arrazoiak berriz badu azalpenik. Izan ere, batetik Zestoako sagardoa dugu hau, goitik beheraino, eta bestetik, Aitor Eizmendiren ama, Pastori Aizpurua, Sastarrain baserriko alaba dugu, Ekain kobazulo ondoko baserrikoa, eta nola ez, amaren nahia hau zela ikusita jarri dio 'Ekain' izena sagardoari. Bertsolari lagunak Aurkezpenean hainbat lagun eta familiarteko izan zituen Aitorrek ondoan, besteak beste Jon Maia, hau aurkezle lanetan aritu zelarik, Aitor Mendiluze eta Amets Artzallus bertsolari lagunak eta hauez gain urteetan zehar horrenbeste lagundu dioten koadrilako lagunak. Denak batera festa goxoa egin zuten aurkezpenean. Orain, hemendik aurrera, inguruko herrietako dendetara eta tabernetara sagardo hau zabaltzeko asmoa azaldu dute, zuzenean Iruretxiki baserrian ere saltzen jarraituko duten arren. Informazio gehiago nahi duenak 943-148033 telefonora deitu dezake. TAGS RELACIONADOS ekainek, badu, bere, sagardoa, ekologikoa Para poder comentar debes estar registrado ANUNCIOS GOOGLE Parador de Hondarribia Parador de Hotel, Hondarribia. Fantásticas tarifas y sin comisión TripAdvisor.es/ParadordeHotel Depósito 4% TAE Consiga un 4% TAE a 12 meses. Disponibilidad al 6º mes al 3% www.oficinadirecta.com/Deposito Iretza Sagardotegia Magnífica Sidrería en Astigarraga Menú sidrería, carta. Todo el año. www.iretza.com Escanciador Eléctrico