Sagardoaren lurraldea

Más turistas que nunca

Descripción

Turismo / Donostia Turismo / incremento turistas

ocio san sebastian turismo turismo

Ficha

  • Fuente: Itzurun
  • Fecha: 2011-06-02
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003597

Texto completo

Donostia Turismoa erakundeak 2010eko datuak aurkeztu ditu; bisitari kopuruaren gorakada dela-eta, iazkoa «errekor historikoez betetako urtea» izan dela esan dute. Errekor historikoez betetako urtea». 2010eko ekitaldiko memoria aurkezteko orduan, Donostia Turismoa erakundeak halaxe deskribatu du iazko urtea. Hain zuzen ere, kopuruei dagokienez, inoiz baino bisitari gehiago bertaratu dira Donostiara; 471.088, hain justu. 910.217 gau igaroaldi zenbatu izanagatik ere, 2010a «urte bikaina» izan dela nabarmendu dute: 2009arekin alderatuta, 50.000 bisita eta 90.000 gau igaroaldi gehiago izan dira 2010ean; %13 eta %10 gehiago, hurrenez hurren. Datu bat nabarmendu dute; turista atzerritarren kopuruak %3 egin duela gora, alegia. Hala, bisitari atzerritarrak %38 izan dira iaz, 175.637 lagun, 2009an baino 29.009 gehiago. Estatukoak %62 izan dira, 295.401, 23.557 gehiago. Bisitari kopuruen igoerak ere eragina izan du Harrera eta Informazio Bulegoan; 250.000 bisitari kopurua gainditu dute lehen aldiz. «Horrek esan nahi du aurreko urtean baino %14 bisita gehiago izan direla. 2010ean zehar, sasoiz kanpoko turismoa sakondu dugu, arrakastarekin; turismo gutxien izan ohi duten hilabeteak izan baitira, hain zuzen ere, hazkunde handiena izan dutenak », azaldu dute Donostia Turismoa erakundeko kideek. Hauek eta beste datuak «ezinhobeak » direla berretsi dute, «gaur egun igarotzen ari garen krisi ekonomikoa kontutan hartuta batez ere». Norako onenaren saria Bestalde, batzar eta azokei buruzko datuak ere eman dituzte jakitera. 2010ean, 124 bilera egin dituzte eta ekitaldietan, azokak barne, 174.551 pertsonek hartu dute parte. Orotara, 2009arekin alderatuta, 37 batzar gehiago eta 6 azoka gutxiago antolatu dituzte. Sariak ere jaso dituzte. Izan ere, Turismo Bikaintasunerako programari esker, hiriak 2010- eko Kalitatezko Turismo Norako Onena garaikurra jaso du. Sari hau Espainiako Industria Ministerioaren mendeko Turismoko Idazkaritza Nagusiak eman ohi du, Estatuko ehun helmuga baino gehiagoren artean, bikaintasunaren alde egindako lanarengatik. 1sinadura@berria.info Gau igaroaldiek %11 egin dute gora apirilean DIazko datuez gain,Udalak joan den apirileko zenbakiak ditu jada esku artean. Horien arabera,azken hilabeteetako igoerak ez du etenik. Hain zuzen ere,Eustaten Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestak dio 2011ko apirilean 83.627 gau igaroaldi eman direla hirian; 2010eko hilabete berean baino %11 gehiago, hain justu. Turista kopuruan ere gorakada izan da apirilean: 45.308 sarrera zenbatu dituzte, 2010ean baino %6 gehiago. Donostiak Gipuzkoa bisitatu duten bidaiarien %58 jaso ditu.