Sagardoaren lurraldea

Maila haundiko frogak gaur herri kirolen egunean

Descripción

Izeta aita-semeak errekorra jarriko dute 100 kiloko zilindro zaharrarekin.

sidrería bereziartua degustación ergobia deporte rural ganador concurso sidra

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2009-08-24
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000359

Texto completo

Izeta aita-semeak errekorra jarriko dute 100 kiloko zilindro zaharrarekin. herri kirolak estimatzen dituenak badu nora jo gaur, Ergobin kategoriko frogak izango baitira, bai idi eta zaldi deman, bai harri jasotzen ere. Idi deman Aiako Izeta, Errenteriako Illarreta, Igeldoko Olasagasti eta Errexilgo Uzkudun ariko dira zeinek plaza gehiago egin bi txandatan, gaur eta bihar, jokatuko den deman. Harri jasotzen berriz, Izeta aita-semeak errekorra jarri nahi dute, 100 kiloko zilindro zaharrarekin. Txanda librean, harria 100 aldiz altxatzeko asmoa dute. Sagardo lehiaketa atzo Sagardo lehiaketa izan zen atzo eta Astigarragako Bereziartuak irabazi zuen. Lizeaga izan zen bigarren eta Alorrenea hirugarren. Jendetza bildu zen plaza berrira sagardo tragoska egin eta pintxo muturra jatera. Arratsaldean ume jolasak izan ziren plazan bertan eta gozatu ederra hartu zuten umeek hango jolas, opari eta txokolatearekin. Ergobin gaur 10:00 Diana. 12:00 XLVgarren Ergobia Saria idi-proba. Proba (lau saio bi egunetan). Partehartzaileak: - Aiako Izeta. - Errenteriako Illarreta. - Igeldoko Olasagasti. - Errexilgo Uzkudun. Saioak 12:00etan eta 13:00etan izango dira eta tartean bertsolariak. 14:00 Bazkari ofiziala Estanco tabernan. 17:30 `Incansables´ txaranga. 18:00 Gaztelu puzgarriak Plazan. 18:30 Herri kirolak. Harrijasotzaileak: - Aiako Izeta aita-semeak. - Leitzako Perurena aita-semeak. - Errexilgo Aimar Irigoyen. - Otxandioko Urdax. * Erakustaldiaren barruan, Izeta II eta bere semea zilindro zaharrarekin errekorra jartzen saiatuko dira. 23:00 Abere proba 800 kg-ko harriarekin. - Ereñotzuko Imanol Paolla. - Zumaiko Juan Aginagalde Etxetxo. - Urnietako Azkonobieta.