Sagardoaren lurraldea

Manzanas de oro

Descripción

Manzana / cultura / euskera / cuento

euskara cultura manzana

Ficha

  • Autor: Juan Oyanguren
  • Fuente: Revista Bascongada
  • Fecha: 1912-01-01
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003581

Texto completo

I IRU seme, urteetan gora bera aundi gabekoak zituan aita batek. Irurak mutill egokiyak, osasunez lertzen zeudenak, eta ichuraz beintzat, ezertarakoak. Egun batian deitzen ditu bere iru semeak, eta onela itz egiten die: Nekazaritzatik eta esku lanetik biar degunak gera. Oraiñ ikasten badezute lanian, denpora etorriko da damurik izango ez dezutena. Ona emen iru sagar landaracho. Bakoitzak aukeratu ezazute deizkiotsuena, eta zeon eskubakiñ aldatuko dituzute gure bazterreko lurretan, kontu artuaz, bere egunian eremaitza edo frutu ugariya eman dezaten. Seme zarrenak, sagar landara artuaz, aldatu zuan echiaren kontra, itzalpean, eta geroztik etzion geyago begiratu. Bigarrenak ifiñi zuan aldapacho batian, aurretik lurra ondo maneatuaz, eta simaurrarekiñ gozatuaz. Au egiñik, etzan ondorian konturatu berezaz. Gazteenak berriz aldatu zuan eguteran, lur biguiñ eta asetuban, bi edo iru makillekiñ aiseagandik eskudatzen zuala. Egunero begiratzen ziyon nola zijoan, noizik beñetan lurra mugitu eta samurtuaz. Andik urte bete igaro ondorian, aitak adierazten die semeai, arbola aien frutuba progatzeko zeukan desioa. Seme zarrenak esaten du: nere arbola igarturik argitu det, eta ez du sagarrik eman. Bigarrenak, era berean diyo: nere arbolachuak ez du eman onako sagar simur au bezterik. Azkenik gazteenak, sagar mardul ederrak eskuetan zituala, aitari eskeintzen dizkio esanaz: ona emen nere arbolaren frutuba. REVISTA VASCONGADA 271 Ondo da, erantzuten du gurasoak. Esagutu det desio nubena. Zu, diyo, seme gazteenari, zu zera gure echian biar bezelako gizona. Orregatik izendatzen zaitut nere gauza guztiaren jabetzat. Zuek, die, beste bi semiai, badakizute zeñen zabala dan munduba eta ikasi ezazute arbolai kontu artzen. Alperrentzako eztago lekurik gure echian. Erabaki au entzutean, bi seme zarrenak bertatik alde egiñ zuten, aitaren echetik, esanaz Indietara zijoazela, beren bizimodua ateratzen ikastera. * * * Badijoaz urteak urtearen ondorean igesika, eta aitak eztu semearen berririk. Penaz eta naigabez urtzen dago aspaldian, oroitzean, azken negargarriren bat izan ote duten bere biotzeko semeak. Ontan albistari bat etortzen da, eta aien eskutitzakin batian oroigarri bat ekarzen die. Irikitzen du eskutitza, antsi aundiyakiñ, eta ona emen zer zioten bere semeak: «Ikasi degu, aita, arbolari kontu artzen. Or biraltzen diogu siñalia. Laister, Jaungoikoak nai badu, biurtuko gera gure baztarchora, beorren ondoan mundu onetan ditugun egunak igarotzera. Agur.» Gero askatzen du eskutitzakin biraltzen zuten oroigarriya, eta ¡ura gauza ikusgarriya! Bi urrezko sagar ziran, begiyari beren argitasunakiñ driz driz eragiten ziotenak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Esan bezela, biurtu ziran Indietatik eta eche zarra berriturik, pake onian igaro zituzten beren egunak aitaren ondoan.