La sidre Astarbe de Astigarraga ha cumplido 450 manteniendo la tradición
Descripción
Sidrería / sidrería Astarbe / 450 aniversario / caserío Mendiola/ historia / celebración / jornada de puertas abiertas / sidra espumosa Byhur
ocio sidrería astarbe byhur historia caserío mendiola patrimonio sidrería aniversario
Ficha
- Autor: Aitziber Muga
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2013-05-21
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003551
Texto completo
Larunbatean ate irekiera jardunaldia antolatu dute Gipuzkoako sagardotegirik zaharrenetakoa da, beti familia bakar baten ardurapean hazi dena. Astigarraga. Mendiola baserria eta sagardotegia, gaur egungo Astigarragako Astarbe, aipatzen den lehen dokumentu historikoa 1563ko maiatzaren 20koa da. Beraz, atzo bere 450. urteurrena ospatu zuen. Astarbe Gipuzkoako sagardotegirik zaharrenetako dela esan daiteke, baita bost mendetan familia bakar baten pean egon den gutxienetakoa dela ere. Eraiki zenean, Mendiola baserria Euskal Herriko ohiko baserri-dolare tipikoa zen. Eraikin sendoa non bi pisutan bere ardatz nagusia dolare erraldoi batek hartzen zuen. 1590. hamarkadan hobekuntza eta egokitzapen lanak egin ziren bertan baina, azkenik, hurrengo mendean hasierako dolarea ordezkatu egin zen. 1823 eta 1854 urteetan baserriaren berreraikitzeari ekin zitzaion, barne alde osoa erortzear zegoelako. Orduan izango zen, ziurrenik, XVII. mendeko dolarea kendu eta baserri ondoan eraikin berri bat altxa zutenean, bertan, dolare berria jar-tzeko. Gaur egun dolare horrek zutik dirau Astarbe sagardotegian. Sagarraren eta sagardoaren ekoizpena izan dira bertako jarduera nagusiak, gutxienez, azkeneko hamasei belaunaldietan. Izan ere, 1765 urteko dokumentu batean Mendiola baserrikoak Astigarragako ekoizle nagusien artean azaltzen dira. Guzti hau gogorarazteko eta efemeridea goraipatzeko atzo aurkezpen bat egin zen Astarbe sagardotegian Eusko Jaurlaritzako (Peli Manterola), Gipuzkoako Foru Aldundiko (Koldo Lizarralde) eta Astigarragako Udaleko (Andoni Gartzia alkatea) ordezkariekin. Bertan izan ziren Hilario Arbelaitz bezalako goi mailako sukaldariak eta begiruneko enologoak ere. Jakitera eman zenez, larunbatean sagardotegiaren ate irekiera jardunaldia ospatuko da. 11.00etatik aurrera, orduro, bisita gidatu batek baserriaren eta sagardotegiaren 450 urte hauetan izan diren gora-beheren berri emango du eta ondoren, musikak, sagardoak eta pintxoek jai giroa jarriko dute. Arratsaldean, sona handiko bertsolariez eta musika kontzertuaz gozatu ahal izango da. Afari-meriendarako burruntzia izango da. Afari-meriendan eta bertsolari-kontzertu ikuskizunean parte hartu nahi dutenek Astigarragako tabernetan zein Astarbe sagardotegian bertan hartu ahal izango dituzte txartelak. Byhur Hur Astarbek orain hamarkada bat hartu zuen sagardotegiaren gidaritza eta bere abiapuntua negozioa dibertsifikatzea izan zen, enpresa gaur egungo merkatura egokitu zedin. "Helburua ordura arte merkatuan aurkitu ezin zitekeen produktua egitea zen", azaldu zuen. Honela jaio da Byhur izenarekin bataiatu duten sagardo aparduna, atzo aurkeztu eta merkaturatu zutena. "Champagnoise edo metodo tradizionalean ekoiztutako produktua da, botilan bigarren hartzidura jasandakoa, urre kolorekoa, fruta zaporekoa eta orekatua", adierazi zuen nagusiak.