Sagardoaren lurraldea

En el frontón de la Sidrería Ola celebrarán esta tarde el Sagar Eguna

iñaki bengoetxea irun sidrería ola fiesta de la manzana

Ficha

  • Autor: Maider Izeta
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2009-09-27
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000355

Texto completo

Ekitaldian 40 sagar mota ezberdin dastatzeko aukera izango dute irundarrek. Trikitixa eta txalapartaren musika, eta haurrentzako jolasak izango dira .Ola Sagardotegiak IX. Sagar Eguna antolatu du. Ekitaldia gaur izango da, arratsaldeko bostetatik aurrera, sagardotegiaren kanpoaldean dagoen pilotalekuan. Festa giroa izango da gaur Meaka auzoan, festa giroa sagarraren inguruan. Izan ere eta aurreko urteetan gertatu den bezalaxe, bertara hurbiltzen direnek berrogei sagar mota ezberdin dastatzeko aukera izango dute. Ola Sagardotegiko Iñaki Bengoetxeak zionez, «sagardo sagarra dastatuko dute bisitzen gaituzten guztiek». Hemengo sagarrak dira guztiak, Euskal Herrikoak, «hemengoak dira bai, gertatzen dena zera da, mahatsarekin gertatzen den bezala, pixkanaka-pixkanaka definizio bat harrapa-tzen ari garela. Baina bai, Zubietako finkan, Arantzatekoan eta etxekoan ditugu barietate hauek guztiak». Hobeto ezagutzeko Helburu batekin antolatzen du urtero erakusketa eta dastaketa hau Iñaki Bengoetxeak. «Irun herri handia da. Sagar Egunaren bitartez sagarraren kultura erakutsi nahi diogu herriari, irundarrek hemen ditugun sagar motak zeintzuk diren jakin dezaten». Sagarrak ikusteaz gain, sagarrak eta 2009ko sagardoa dastatzeko aukera ere izango dute bertara gerturatzen direnek. Jatekorik ere izango da Ola Sagardotegiko pilotalekuan. Txistorra pintxoak aterako ditu Iñaki Bengoetxeak bertara hurbiltzen diren guztiei. Bestalde eta aurreko urteetan antolatu den bezalaxe, aurten ere sagar txertaketak izango dira. «Josu Osa txertatzailea egongo da gure artean. Txertaketa mota ezberdinak erakutsiko dizkigu Josuk». Eta hau guztia gutxi balitz, Iñaki Bengoetxeak tresna zaharrak aterako ditu pilotalekura jendeak erreminta hauek ikus ditzan. IX. Sagar Eguna erromeria giroan ospatuko da arratsaldeko bostetatik aurrera. «Trikitixa eta txalaparta izango ditugu. Etxalartarrak izango dira trikiti soinua jo-tzen eta ondoren Patxi eta Miriam txalapartariak izango ditugu», zioen Ola sagardotegiko Iñaki Bengoetxeak. Haurrentzako ere jolasak izango dira gaur arratsaldean. «Sagar bilketa jokoa prestatuko dugu diberti daitezen». Beraz haurrentzako nahiz helduentzako egongo dira aktibitateak gaur arratsaldean. «Eguraldi ona egiten badu jendea hurbilduko da», zioen Bengoetxeak. «Giro polita izan dugu aurreko urteetan». DATUAK EKITALDIA: IX. SAGAR EGUNA. Antolatzailea: Ola Sagardotegia. Lekua: Ola Sagardotegiak kanpoaldean duen pilotalekuan ospatuko da ekitaldia. Eguna: Gaur, hilak 27. Ordua: Arratsaldeko bostetatik aurrera. Zortzietan amaituko da gutxi gorabehera. Aktibitateak: Bertara gerturatzen direnek berrogei sagar mota ezberdin dastatzeko aukera izango dute. 2009ko sagardoa erakutsiko da baita ere. Hau guztia erromeria giroan ospatuko da, trikitixa eta txalapartaren musikarekin batera.