Sagardoaren lurraldea

La sidrería Urdaira, en la final de mañana del Concurso de Sidras de la Diputación Foral

Descripción

Eventos / concursos / XII. Concurso de Sidra / premiso Diputación Foral de Gipuzkoa / sidrería Urdaira / finalista

gipuzkoa concurso sidra sidrería urdaira

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2013-05-31
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003549

Texto completo

Sagardogileen elaborazio lana baloratu eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzeko, hamabigarrenez Sagardo Lehiaketa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Inoiz baino gehiagok eta iaz baino bederatzi gehiagok, 36 sagardogileek parte hartu dute guztira ekimenean; tartean, Usurbilgo hiruk. Lehiaketara lehen aldiz bost sagardotegi aurkeztu dira eta horietatik hiru finalera heldu dira beste bi sagardotegiekin batera. Guztira, bost ekoizle lehiatuko dira, larunbat honetan, ekainaren 1ean, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean, eguerdiko 12:00etan ospatuko den finalerako. Finalisten artean, aginagar bat; Urdaira sagardotegia. Lehiakideok izango ditu Urdairak: Adunako Aburuza, Hernaniko Altzueta eta Iparragirre, Astigarragako Oialume Zar eta Urnietako Setien-Moko sagardotegiak. "Fraisoroko laborategian egin diren dastaketa eta analitiken ondoren, sei izan dira aukeratuak, larunbatean jokatuko den azken finalera", berri eman dute antolatzaileek. Foru Aldundiko sagardo lehiaketako irabazleak, 3.000 euro irabaziko ditu, garaikurra, eta bordatutako txapela. Bigarren sarituak 1.500 euro eta garaikurra. Eta hirugarren sailkatzen denak, 1.000 euro eta garaikurra. Azken hitza ordea, epaimahaiak izango du. Eta epaimahaia kideok osatuko dute: 1.-Presen Urkizu: Sommelierra. 2.- Mikel Rodriguez:Sommelierra. 3.- Agurtzane Andueza: Kimikoa. 4.- Irati Amondarain: Enologoa. 5.- Modesto Lasa: Euskal Gastronomia Elkartearen izenean. 6.- Joaquin San Sebastián: Ostalaria. Errenteriako Donostia sagardotegia. 7.- Fernando Vadillo: Enologoa. 8.- Isaac Rabadá: Enologoa. 9.- Iosu Osa: Nekazaritza lanetako arduraduna. 10.- Iñaki Santos: Kimikoa. Ordezkoak: Angel Alvarez: Berrueteko sagardogilea. Nafarroa eta Joxe Mari Alberro: Sagardun Kudeatzailea.