Esperando el día más especial para los usurbildarras
Descripción
Eventos / XXXII Sagardo Eguna / Usurbil / programa / degustación de sidra
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2013-05-17
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003548
Texto completo
XXXII. Sagardo Egunaren atarian gaude jada. Bi egun baino ez, beste urte batez, sagardoa herriko "alkate" bihurtzeko. Jai guneak izango diren tokietan prestaketa lanak abian dira jada. Gaur goizean, Mikel Laboa plazako karpa muntatzeko lanetan zebiltzan. Frontoi eta Dema plazan jarriko dituzten postuen izenen kartela heltzeko posteak ere jarrita zeuden. Baita pilotalekuko oholtza ere. Azken prestaketa lanak igande goizeko lehen orduan burutuko dituzte antolatzaileek, baita, egunotan tabernetan jarritako zerrendetan izena eman ostean, sagardoa zerbitzatzera gerturatuko diren herritarrek ere. Igande goizerako itxuraldatua esnatuko zaigu Kaxkoa. Baserrietakoak, labeldunak, Sagardogileen Elkartekoak... Maiatzaren 19 honetako jaialdirako egitaraua ere prest dute jada Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek. Aurten, "1. Sagastiak Loretan" ekitaldi zikloaren baitan txertatu dute hitzordu hau. Ohi bezala, goizeko 11:30etan frontoian abiatuko da festa giroa, hasierako ekitaldiarekin. Gero pilotalekuan bertan, Dema plazan eta Askatasuna plazan kokatuko diren postuak ireki eta sagardo desberdinak dastatzeko aukera egongo da. Baserrietakoak, labeldunak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartekoak... Bertakoak zein urrunagokoak. Sagardo Eguneko edalontzia erosi, eta jendetza bilduko da ziur, postuz postuko ibilbidera. Ibilbide horretan gainera, edan bakarrik ez, jatekoa ere egongo da urtero moduan. Askatasuna plazan banatuko dituzten pintxoekin, sagardoa sabelean egonkortzen laguntzeko egokiera izango da. Erromeria arratsaldean Aurreko edizioen antzera, oraingoan ere bazkal ordura arte zabalik izango dira sagardoa banatzen arituko diren postuak. Baina Sagardo Eguna ez da hor amaituko. Goizean zehar txaranga eta trikitilariak, festa giroa alaitzen arituko dira. Eta arratsaldean baita txaranga bera ere. Frontoian berriz, erromeria izango dugu Fun&Go taldekoekin, 17:00etan hasita. Euritakoa hartu badaezpada Egunotan, eguraldi iragarpenei begira aritu da bat baino gehiago. Badirudi aurten ere, egun eguzkitsurik ez dugula izango igandean. Baina ezta ostiral eta larunbat honetarako espero diren euri zaparradak ere. Euskalmet-en arabera, euria espero da bai, baina ez zaparrada garrantzitsurik. Etziko mapan, inguruotarako gainera, eguzki eta lainoak baino ez dira ageri. Euri tantarik ez. Ia zer gertatzen den. Halere, giro freskoa espero da. Bero konturik ez honenbestez. Beraz, aterki edo "xira" soinean jantzi eta festara igandean! Hau da, maiatzaren 19rako Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek antolatu duten egitaraua: Goizean zehar, txaranga eta trikitilariak kaleetan zehar. 10:00-14:00 Sutegiko aretoan: “Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak” erakusketa. 11:30 Irekiera. Une horretatik aurrera, baserriko, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko eta Labeleko sagardoa dastatzeko aukera. Honez gain, pintxo aukera zabala. Arratsaldean ere txarangaz gozatzeko aukera. 17:00 Erromeria Fun&Go taldearekin.