El sidreron Ximon Etxeberria: 'Quería que los bertsos tuvieran el lugar que se merecen en Otsua-enea'
Descripción
Eventos / Cena de bertsos / sidrería Otsu-enea/ celebración / menú de sidrería / sidra
bertso afari gastronomía sidra
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-05-26
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003537
Texto completo
Bertso afaria antolatu dute Otsua-enea sagardotegian. Maiatzaren 31n izango da, ostiralez. Lekua hartzeko lehenbailehen deitu behar da. 2013/05/26 - Igandea aspaldiko lagun zaharrak elkartuta, bertso afari ederra antolatu dute otsua-enea sagardotegian, 25garren urteurrena ospatzeko. bertsotan, xebastian lizaso, anjel mari peñagarikano, millan telleria eta andoni egaña ariko dira. trikiti eta panderorik ere ez da faltako, xapre eta furrielaren eskutik. kintokoak dira gehienak, halaxe azaldu dio kronikari ximon etxeberria otsua-eneako sagardogileak. «xebastianekin aspaldiko harremana daukat, anai bat bezala da eta berari komentatu nion zerbait antolatu nahi nuela 25 urte betetzen genituela-eta. berak hitz egin zuen gainerakoekin eta libre zeudela esan zioten». txotx denboralditik kanpo otsua-enean aurreko asteburuan bukatu zen txotx denboraldia eta bertso afari hau denboralditik kanpo egitea erabaki du etxeberriak, «bertsoak merezi duen lekua izateko. sagardoak eta otorduak izango du bere garrantzia, baina bertsoak ere bai», azaldu du. bertsolariak librean ariko dira. «hala izan behar du gainera. bertsoak etorriko dira bere momentuan; giroak markatuko du», dio etxeberriak. sagardotegiko menua bertso afaria maiatzaren 31n izango da eta lekua lehenbailehen hartu behar da: 943 55 68 94. menua, sagardotegiko menua izango da. sagardo polita otsua-enean denboraldia ondo joan dela dio etxeberriak, baina nabari dela jaitsiera. sagardoarekin ere gustora dira. «sagardo polita daukagu. begiekin asko jaten da eta kolore eta txinparta ederra dauzka. eta ondoren, oso zapore ona».