Sagardoaren lurraldea

'Es un proyecto muy potente y estamos seguros que va a tener repercusión'

Descripción

Eventos / Bizi Sagardoa / Arantza Eguzkiza / sidrería Iparragirre / presentación

arantza eguzkiza presentación bizi sagardoa evento sidrería iparragirre

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-04-20
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003536

Texto completo

Arantxa Eguzkitzak kargu berria du. Bizi Sagardoa elkarte berriko lehendakari izendatu dute. Bizi Sagardoa elkartean, Euskal Herriko 30 eragiletik gora elkartu dira, «sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzeko». Elkartearen berri eman dio Kronikari. Horrez gain, Eguzkitza Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakaria ere bada eta baita Iparragirre sagardotegiko jabeetako bat ere. Denboraldiaren balantzea ere egin du. bizi sagardoa elkartean euskal herriko 30 eragile inguru elkartu zarete. zuek aurkezpenean esan bezala, «ekimen historikoa da». nondik sortu da proiektu hau eta ze asmorekin? orain dela 6 urte, gipuzkoako sagardogileen elkarteko lehendakari postuan jarri nintzenean, ikusi genuen txotxaren inguruan, kultura honen inguruan, gauza asko antolatzen zirela, eta guztiari lotura bat eman behar zitzaiola pentsatu genuen. eusko labelaren proiektuarekin ere, hobeto ezagutu dugu elkar araba, bizkaia eta hemengo elkarteek eta bide horretan lan egin beharraz hitz egin dugu. hau da, sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzeko beharraz. horrez gain, usurbilgo mahaia deitutakoa ere osatu zen 2011n eta bertan eseri ziren museoak, udaletxeak, sagardogileak... eta ekimen horri jarraipena eman behar zitzaion. beraz, planteamendua izan da, euskal herriko lurralde guztietako eragileengana zabaltzea, txiki nahiz haundiengana, eta denon artean proiektu bat aurrera eramatea. argi dago, denok, denon beharra dugula. eta helburua zen baita ere, herri nortasuna garatzea eta herri ikuspegia ematea. sagardoa aspaldiko edaria dugu eta euskal herriaren nortasuna da. hori bai, proiektua aspaldikoa izan arren, kosta egin da eta luze joan da elkartea sortzea, eragile asko garelako. nola egingo du lan? elkarte bat den heinean, estatutuak dauzka eta bertan azaltzen da bere funtzionamendua. orain, zuzendaritza izendatu beharko da... bestalde, proiektuari buruzko proposamenak badaude, baina denon artean egin behar dugula esaten dugu eta koherentziaz jokatuz, halaxe egingo dugu. gainera, kontuan izan behar da ez garela hutsetik hasi. bakoitza bere sektorean eta bere inguruan lanean ari da dagoeneko. puzzleko piezak baditugu, orain puzzlea osatu naka. ze onurak izango dituzte, esaterako, gipuzkoako sagardotegiek? onurak ez dira zerutik erortzen, lan egin behar da, apustua egin, arriskatu... eta hau aukera bat da. aukera on bat. oso proiektu indartsua da, jende asko mugitzen du sagardoak eta arrakastatsua izango dela seguru gaude. txotx kultura gurea da, mundu guztian ez dago beste inon eta horregatik daukagu dena egiteko. beraz, erronka itxaropentsua da, baina ez da erraza izango, eragile bakoitzak lan asko egin beharko du. elkarteko kide izateko aukera bada oraindik? bai, bai, eta argi utzi nahi dut sagardo munduan zerbait aportatu nahi dutenentzat ateak irekita daudela. txotx denboraldia bukatzear da, maiatzaren 5ean itxiko duzue zuek, nolako balorazioa egiten duzue? balorazio positiboa egiten dugu. hasiera makala izan zen eta lehengo urteko jaitsiera ikusita, pentsatzen genuen: aurten zer? eta esan behar dugu, azkenean iazkoa berdindu eta pixka bat hobetu dugula. ez dira aurreko urteetako zifrak, baina gauden garairako oso emaitza onak izan ditugu. eta gure sagardotegira etorri direnentzat esker ona besterik ez dugu. askok errepikatu dute eta hori eskertzekoa da. hernaniar guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, ohore bat da bertakoak etxean hartzea. nongo jendea ibili da aurten? gipuzkoakoa, batez ere. baina gainerako sagardotegietara bezala, euskal herri osotik etortzen dira. eta gero eta gehiago ari dira kanpotik ere etortzen: kataluniatik, madriletik, castillatik... asko zabaltzen ari da. izan ere, txotxa esperientzia bakarra da munduan. hiru sagardo mota dauzkazue iparragirren: betikoa, eusko labela eta eusko label ekologikoa. bai, iparragirre markarekin ateratzen duguna, betikoa da. gero, urniola izenekoa daukagu, eusko labelekoa, bertako sagarrarekin bakarrik egina, hau da, eaekoarekin. eta azkenik, beobide, eusko labelekoa izateaz gain, ekologikoa dena. beraz, 2 sagardo ditugu kalitate zertifikatuarekin eta bat zertifikatu gabea. eaeko sagarra erabiltzen duzue eusko labelekoa eta ekologikoa egiteko. eta gainerako sagardoak nongo sagarrekin egiten dituzue? aurten guztiak bertakoekin egin ditugu, etxeko sagarrarekin eta inguruko baserrietakoekin. aurten hala izan da, baina kanpokoa ere erabiltzen dugu behar dugunetan, betiko sagardoa egiteko. labelak eta ekologikoak bakarrik ziurtatzen dizute bertako sagarrarekin egina dela. eta zer moduzko sagardoak dauzkazue? egia esan, sagardo guztiekin oso gustora gaude aurten. ez dira epe motzeko sagardoak. beti bezala, bertako sagarraren alde egin dugu eta sagar mikatzaren alde. osasuntsuagoa da eta sagardoa naturalki kontserbatzen laguntzen du. gure sagardoak, merkatuan egon ohi direnekin konparatuta oso desberdinak dira. horrekin mantentzen dugu gure etxeko nortasuna eta horregatik dugu lekua merkatuan.