El guisante protagonista en la agenda cultural de mayo
Descripción
Eventos / II Día del Guisante / Astigarraga / programa
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-05-13
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003535
Texto completo
Bost eguneko Jardunaldiak antolatu dituzte. Hilabeteroko ekintzak ere, izango dira. Illarraren bueltan antolatutako ekintzek markatuko dute maiatzeko kultur agenda, Astiga rragan. Bigarren urtez, Illa rraren Jardunaldiak antolatu dituzte; aurten, bost eguneko iraupenarekin. Illar baratzak bisitatzera joango dira asteazken, ostegun eta ostiralean, 17:00etan, Murgia Jauregian; eta ekin tza horiekin emango diete hasiera aurtengo Jardunal diei. Ostegunean, Foruma eta pintxo potea antolatu dituzte; noski, illarra protagonista izango den pintxoekin. Ostiralean ere, Forumak irekiko du eguna, Roxario Jatetxean. Eta iluntzean, Illarra menua izango da aukeran, Astigarragako jate txeetan. Azkeneko ekitaldiak asteburuan izango dira. La runbatean, Astigarragako ba ratzak bisitatuko dituzte, ilar biltzea eta aletzea nola egiten den ikusteko. Eta igandean, Illarra Azoka jarriko dute Foru Plazan, Euskal Herriko produktuekin. Jokuak eta familia jarduerak ere izango dira; eta baita sukaldaritza erakustaldia ere. San Isidro, asteazkenean Zinea, antzerkia, literatur solasaldiak... ez dira faltako maiatzean. Aipatzekoak, bi ekitaldi, hauek: San Isidro jaia asteazkenean; eta Giza Proba jaia datorren igandean.