Sagardoaren lurraldea

Ramos Sagarzazu ha dado comienzo al Sagardo Eguna

Descripción

Eventos / Sagardo Eguna / Oiartzun / Ramos Sagarzazu / programa / degustación de sidra / concurso de tarta de manzana

gastronomía concurso sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Goizarin
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-05-26
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003521

Texto completo

Atzoko eguna berezia izan zen Oiartzunen, sagardoa izan baitzen protagonista nagusia. Udaberriko Festak hartu zuen Doneztebe plaza eta goizez nahiz arratsaldez makina bat ekitaldi izan ziren. Hala, Kontzejupean eta plazan azoka jarri zuten; taloak egiten eta saltzen ere aritu ziren, Kilirikupen; kaleak girotzeko bertsolariak ere ibili goizean zehar, astoa eta gurdia gidari hartuta. Sagar tarta lehiaketak eta sagardo dastaketak ere egin ziren. Arratsaldean giro bikaina zegoen Doneztebe plazan, hamazazpi sagardotegiko sagardoa probatzeko aukera baitzegoen bertan. Intxixu AEKk bikain antolatu du hogeita laugarren edizioa ere, Girizia elkartearen, Herrira mugimenduaren, Udalaren eta hainbat komertzio eta tabernen laguntzarekin. Beraz, mende laurdena betetzeko indarra eta ilusioa jaso dute berriro