Maña se celebrará la Fiesta de la Primavera
Descripción
Eventos / XXIV Sagardo Eguna / Oiartzun / Fiesta de la Primavera / degustación de sidra / 'Ramontxo' / concurso de tarta de manzana / romería / programa
degustación programa evento romería oiartzun sagardo egunak
Ficha
- Autor: Goizarin
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2013-05-24
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003516
Texto completo
Aurten, Ramon Sagarzazu 'Ramontxo' izango da txotx irekiera egingo duenaUrtero legez, maiatzeko azkeneko asteburuan etorriko da aurtengo udaberri jaia, XXIV. Sagardo Eguna. Bihar izango da aurtengoa eta aldaketa eta sorpresa batbaino gehiago izango ditu bere baitan.«Aurtengoan egun guztiko jaia antolatu dugu Girizia Elkartearen eta Oiartzungo Herrira mugimenduaren, Oiartzungo Udalaren eta herriko tabernen etakomertzioen laguntzarekin. Egun guztiko egitarau berezi eta oparoa prestatu nahi izan dugu oiartzuar guztientzat» adierazi dute AEKko arduradunek.Goizetik hasiko da festa, artisau azoka izango baita 10:00etatik 13:00 bitartean Doneztebe plazan. Baina kaleak girotzeko bertsolariak ere izango dira goizeanzehar. Astoa eta gurdia gidari hartuta, Ander Lizarralde 'Erretxiki' eta Arkaitz Oiar-tzabal 'Xamoa' ibiliko dira Elizaldeko kaleetan zehar giroa alaitzen. «Gurdiarenatzetik ibiliko direnei baserritarrez edo zapia eta txapela jantzita bertaratzeko» dei berezia egin diete.Sagar tarta lehiaketaGero, eguerdiko 12:00etan sagar tarta lehiaketako epaileak lanean hasiko dira. Parte hartu nahi dutenek 12:00ak baino lehen eraman beharko dituzte tartakKontsejupean jarriko den postura. Hala ere, «aurretik izena ematea eskatu nahi diegu interesa dutenei, horrek antolatzaileen lana erraztuko baitu». Izenaemateko Oiartzun Irratiko kideekin jarri behar da harremanetan, 943 49 37 11 telefono zenbakira deituta edo oiartzunirratia@gmail.com helbidera izen abizenakbidalita. Oiartzungo sagar tarta goxoenak sari bikainak eskuratzeko aukera izango du. Epaimahaia herriko eragile desberdinetako kideek eta gozogileek osatukodute.Sagar tarta lehiaketaren ondotik, 12:30ean ekingo zaio sagardo kata profesionalari. Enologo baten eskutik, sagardo on baten sekretuak deskubritzeko aukeraizango dute parte hartzaileek. Arratsaldean, berriz, Euskal Herria plazan haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta txokolatada izango dira Ttakek antolaturik,17:30etik aurrera.Urtero bezala, arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera sagardo dastaketari. XXIV. Sagardo Egunari hasiera emango dion herritarra Ramon Sagarzazu'Ramontxo' izango da. Iazko abuztuan atera zen Ramontxo espetxetik eta berak izango du lehen sagardo tragoa edateko ohorea. Aurtengoan 17 sagardotegikosagardoa probatzeko aukera izango dute Oiartzuna hurbiltzen direnek.Erromeria KataxulonEz da sagardo dastaketarekin amaituko eguna, izan ere azken urtetan egin ez den arren «afaria antolatu dugu Girizia Elkartean», 21:00etatik aurrera. Txartelakohiko lekuetan daude salgai, 18 euroren truke. Eguna borobiltzeko, 23:00etatik aurrera Kataxulo Gaztetxean kontzertuak eta erromeria izango dira.«Girizia Elkartetik eta Oiartzungo Herrira mugimendutik eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo Udaberri Jai eta Sagardo Egun hau antolatzen laguntzen ari direnguztiei. Aldi berean, oiartzuarrak eta inguruko herrietako jendea gonbidatu nahi dugu maiatzaren 25ean parte har dezala antolatutako jai eder honetan. Hogeitalaugarren edizio honek, mende laurdena betetzeko indarra eta ilusioa emango dizkigulako» azpimarratu dute.