Sagardoaren lurraldea

Buen ambiente en el Sagardo Eguna

Descripción

Eventos / Sagardo Eguna / Usurbil / 'I Manzanos en Flor' / degustación de sidra / Eusko Label / programa

degustación programa evento eusko label sagardo egunak manzanos en flor usurbil

Ficha

  • Autor: Josu Aramberri
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-05-22
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003514

Texto completo

Usurbilgo Sagardo Egunak 32 edizio bete ditu jada. Igandean izan zen azkena eta eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere jai giroa izan zen nagusi egun guztianzehar herriko pilotaleku inguruan.Hala ere, euriaren ondorioz dema plazan jarri ohi diren sagardo postuak frontoira eraman zituzten eta beraz, bi gune izan ziren sagardotegietako sagardoa edanahal izateko. Herriko baserrietako sagardoa eta Gipuzkoako sagardogileen elkarteko sagardoak egon ziren frontoian, Askatasuna plazan, berriz, Eusko Labeleansartuta dauden sagardoak.Sagardo Egunean ohikoa den bezala 11:30ean hasi zen festa. Urtero-urtero omenduren bat izaten da Sagardo Egunari hasiera ematen dion lehen botila irekitzenduena eta aurtengoan Urko Manterolak izan du ohore hori. Urte askoan Sagardo Egunaren Lagunak taldean egun handi hau antolatzen aritu izan den herritarrakaurten utzi dio eginkizun horri eta bere taldekideek bera omendu nahi izan zuten. Ohikoa den zapiaz gain txapela ere jaso zuen Urkok lehen botila ireki aurretik.Orduz geroztik 15:00ak bitartean nahikoa sagardo edateko aukera izan zen.Aurtengoan ere sagardo botatzaileen lehiaketak igandean Usurbila gerturatu zirenen arreta bereganatu zuen eta bertan Arantxa Unanue izan zen garaipena lortuzuena. Iñaki Agirresarobe izan zen bigarren eta Kerman Errekondo hirugarren.Sagardorik banatu ez bazen ere, festarekin jarraitzeko aukera izan zen arratsaldean. Txaranga ibili zen herriko kaleetan zehar eta pilotalekuan, berriz, erromerigiroa jarri zuen Fan &Go taldeak.Ostegun honetan, berriz, sagarrarekin lotutako beste ekimen bat izango da. 'I. Sagastiak Loretan' ekimenaren barruan antolatutako sagarkien dastaketa izangoda Aitzaga elkartean. Arratsaldeko 19:30ean hasita ikastaro modukoa eskainiko du Guillermo Castaños enologoak. Ekimen hau doakoa izango da.