Sagardoaren lurraldea

Calendario práctico de actividades del manzanal

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / sagasti / calendario práctico actividades / formación del árbol / enfermedades y plagas / suelo

publicaciones boletín formación enfermedad calendario práctico de actividades tierra sagardun manzanal

Ficha

  • Autor: Aitor Etxeandia
  • Fecha: 2008-12-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K151-5
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000035

Texto completo

Datozen hilabeteetan sagastiak geldialdi begetatiboan izango dira. Egin beharreko lanak garrantzitsuak dira: ABENDUA LURRA Arbolak landatzeko asmoa badugu eta lurra prestatu gabe badugu, orain egin beharko dugu, lurra egoera onean aurkitzen bada noski. Egin beharreko lanak hauexek dira: Lurzorua garbitu Ur gehiegi izanez gero: drainatze lanak egin Subsolatu Lurpeko ongarriketa Errotaitzurra pasa ARBOLEN FORMAZIOA Inausketaren hasiera da. Arbola gazteetan formazio inausketa bat egingo dugu, aukeratutako gidatze sistemaren araberakoa. Arbola helduetan fruktifi kazio inausketa bat egingo dugu, aireberritzea eta argitasuna bilatzeko. Adar lehorrak eta txankroak kendu behar dira orain. GAITZAK ETA IZURRITEAK Arboletan geratu diren fruituak lurrera botako ditugu ahal den neurrian, bere deskonposaketa errazteko. Txankroz beteriko adarrak mozten baditugu, sagastitik aterako ditugu, hurrengo udaberrian infekzio iturri bat ez izateko. Aurten, moteado erasoa latza izan da. Horregatik komenigarria da hostoak erretzea nitrogenoarekin (urea, azofol…) ontto honen babeslekuak deusestatzeko. Aurreko hilabetean egin ez badugu, orain Kuprearekin tratatuko dugu, ahal diren ontto guztiak erretzeko eta arbolak garbitzeko. URTARRILA - OTSAILA LURRA Sagasti berrietan aldatu baino lehen ondoko ongarriketa egitea komenigarria da. Materia Organikoaren maila hobetzeko zimurtu behar da eta lurreko analisiaren emaitzaren arabera,potasio, fosforo, magnesio eta phan, ongarri mineralak eta karea botako ditugu. Lurra prestatu ondoren, arbolak aldatuko ditugu. Landaketa markoa edo arbolen arteko distantzia, erabilitako patroia eta gidatze sistemaren arabera erabakiko dugu (erdiko ardatza, kopa, hesi frutala) Taula: Arbolen artean Lerro artean MM 106 4 – 6 6 – 7 KOPA EM 7 4 – 6 6 – 7 FRANKOA 7 - 8 7 - 8 MM 106 5 – 6 2,5 – 3,5 ERDIKO ARDATZA EM 7 5 – 6 2,5 – 3,5 FRANKOA 7 7 Aldatu baino lehen, hautsitako sustraiak eta adarrak moztu behar dira. Oso garrantzitsua da txerto puntoa beti airean egotea, frankeorik ez izateko (barietate berak sustraiak nbotatzen ditu). ARBOLEN FORMAZIOA Inausketa egin behar da. Arbola gazteetan formazio inausketa bat egingo dugu, aukeratutako gidatze sistemaren araberakoa. Ardatzari konpetentzia egiten dituzten adarrak, angulo itxiarekin jaiotzen direnak edo oso baxuak daudenak, kenduko ditugu. Arbola helduetan fruktifi kazio inausketa bat egingo dugu, aireberritzea eta argitasuna bilatzeko. Kopa itxura dituzten arbolei barruko aldea garbituko diegu eta erdiko ardatza itxurakoei adar zurgatzaileak kenduko dizkiegu eta horrekin batera adarren puntak lurrari begira egotea saiatuko dugu. Sekzio handiko adarrak moztu behar baditugu, gehienez 1 edo 2 moztuko ditugu, arbolaren oreka ez galtzeko. GAITZAK ETA IZURRITEAK Armiarma gorrien eta zorrien arraultzak ongi babeztuak daude. Horregatik ez du merezi ezer egiterik. Aitor Etxeandia Azpiazu- SAGARLAN S.L. Fruitugintzan Aholkularia