Sagardoaren lurraldea

Organizan deportes rurales del mundo sidrero para mañana por la tarde en Astigarraga

ocio astigarraga recolección deporte rural oiartzun orereta fiesta de la manzana sagar uzta urnieta

Ficha

  • Autor: Arkaitz Illarramendi
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2009-09-26
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000349

Texto completo

SAGAR UZTA FESTAREN HARIRA IZANGO DA ETA SEI UDALERRI ARIKO DIRA AURREZ AURRE Goizean, aldiz, 300 lagun elkartu nahi dituzte kizkiarekin sagarra biltzen, Joseba Barandiaran plazan. ASTIGARRAGA. Herrien arteko sagardogintzako herri kirolen lehiaketa egingo dute bihar, bigarren urtez, Astigarragako IX. Sagar Uzta festaren barruan. Iazko saio arrakastatsuaren ostean, aurtengoan sei udalerrietako ordezkariak ariko dira lehian. Hain zuzen ere, Astigarragakoekin batera, Oiartzun, Orereta, Urnieta, Bentak, eta Bidasoa-Urumeako kirolariek hartuko dute parte. Lehiaketa hasteko hitzordua arratsaldeko 17.30ean jarri dute, Joseba Barandiaran plazan. Lehiaketak hiru kirol proba ditu. Lehenengoan, parte hartzen duen talde bakoitzak (hiru gizonezkok eta emakumezko batek osatuta) sagar karga erdi bat (150 kilo) kizkiaz jaso beharko du. Jarraian, saskietan bildutako sagarrak zakuetan sartuko dituzte eta aldamenean izango duten leraren gainean jarri beharko dituzte zakuak. Azkenik, sagar karga bat (300 kilo) leratik tiraka tolarera garraiatu beharko dute, hamar plazako luzera eginez. Azkenik, sagar karga erdi bat matxakara bota eta txikitu egin beharko dute taldekideek. Lehiaketarako zehaztutako arauen arabera, denbora gutxienean lana ondoen betetzen duen taldea izango da irabazlea. Iaz egindako lehen lehiaketan -aurtengoaren moduan Goldea Herri Kirol Batzordeak antolatu zuen-, lau taldek hartu zuten parte: Urnietak, Hernanik, Baserritar Gazteek eta Astigarragak. Amaieran, etxekoak izan ziren nagusi, kirol proba guztiak 23 minututan gaindituz. ERREKOR AHALEGINA Herri kirolak arratsaldean izango badira, goizean 300 lagun bildu nahi dituzte kizkiarekin sagarrak biltzeko eta, modu horretan, marka ezartzeko. 12.30ean Joseba Barandiaran plazan hasiko den ahaleginean parte hartu nahi dutenek Sagardoetxean, Lizeaga sagardotegian edo Ogiberri-Rosa okindegian eman behar dute izena.