Jakoba Errekondo: "La sidra es uno de los patrimonios más importantes de Hernani"
Descripción
Sidra / Hernani / patrimonio / Jakoba Errekondo / conferencia / historia / mirando al futuro
hernani historia charla jakoba errekondo patrimonio sidra
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2011-04-04
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003464
Texto completo
Jakoba Errekondo usurbildarrak hitz egingo du bihar, Biterin, arratsaldeko 19:00etan, Hernaniko sagardogileek eta Berriak elkarteak antolatuta. Sagardoak Hernaniko etorkizunean izan dezakeen lekuari buruz hitz egingo du Errekondok. «sagardoak eta sagardogintzak sekulako garrantzia izan du hernani eta inguruko herrien historian. erromatarren garaitik hasi eta atzo arte, sagardoa bera izan da euskarri garrantzitsuenetakoa gure herrietan. historian hain garrantzitsua izan den ondare batek, zein leku behar du etorkizunean?». jakoba errekondok hitz egingo du bihar, biterin, hernaniko sagardogileek eta berriak merkatari eta ostalari elkarteak deituta. hitzaldiak ausnarketa bat egiteko bidea eman nahi die, bai herritarrei, bai herriko taldeei eta bai udalari. gaiari buruz interesatuta dauden guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek. urik edan ezin zen garaian, sagardoa errekondok garbi dauka, sagardoak funtsezko lekua izan duela hernani eta inguruko historian. «ur potablea atzoko kontua da. urik edan ezin zen garaian, batzuk ardoa zuten, besteek zerbeza... eta guk, sagardoa. gaur egun ezagutzen dugun hernani, ez zen posible izango sagardogintzarik gabe». «etorkizunera begira, ondarea ezinbestekoa da» sagardogintzak sekulako garapena izan zuela dio errekondok, eta hori ondare izugarria dela, hernani bezalako herri batentzat. «sagardoa da hernaniko ondare garrantzitsuenetako bat. noski, hernaniarrek erabaki behar dute etorkizunean zein leku eman nahi dioten sagardoari. nire ustez, ondarea da etorkizuna, eta hori landu egin behar luke hernanik. lehenengo jabetu, ikusi, gaur egunera egokitu, eta horren inguruan zer egin litekeen erabaki». turismorako bide bat turismoa bultzatzeko bide bat ote den galdetuta, errekondok dio, baietz; baina ez turismorako bakarrik. «ez gara turismoaz bakarrik ari. identitateaz ari gara. herri baten identitatea landu egin behar da, eta ondareak bere biziko garrantzia du, horretan. turismoari ere emango diola? horixe. donostiari kontxak ematen dion bezala, tolosari babarrunak, edo getariari txakolinak».