Semana Santa en Sagardoetxea: Degustación de quesos de Euskal Herria
Descripción
Sagardoetxea / actividades / Semana Santa / sidra / degustación de quesos de Euskal Herria / recogida y machacado de manzana / Comida/cena en sidrería / horarios / tarifas / sidrerías
cena semana santa degustación actividades horario sidra sagardoetxea sidrería tarifa
Ficha
- Fuente: gipuzkoa.net
- Fecha: 2011-04-21
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003461
Texto completo
Non: Astigarraga Lekua: Sagardoetxea Hasiera: 2011/04/21 Bukaera: 2011/04/30 Sarrerak: 5,00 € Antolatzailea: Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa Sagardoetxeatik sagardogintzaren kulturan barneratzeko aukera eskaintzen dizuegu museorako bisita, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegi bateko bisitaldiarekin. Sagardoetxeak sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune dauzka: sagastia, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera ematen duena; museo-gunea, sagarra eta sagardoaren iragana, oraina eta geroa ezagutzeko lekua; dastaketa gunea, sagardoa txotx-eko ohituran eta Sagardoetxeak aukeraturiko beste produktu batzuk dastatzeko aukera ematen duen lekua: muztioa, likorea eta sagar dultzea. Sagar bilketa eta zanpaketa Bisitariek sagardoaren elaborazio prozesuan parte hartzeko aukera izango dute: kizkiarekin sagarrak lurretik bildu eta pisoiekin zanpatu. • Euskal Herriko gazten dastaketa Bisitariek Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa egiteko aukera izango dute, esaterako: idiazabal J.D. gazta, Ronkal J.D. gazta eta Irati J.D. gazta. • Sagardotegian bazkaria/afaria Sagardoetxearako bisitaldia osatzeko, eskualdeko sagardotegi tradizional bat ezagutu eta otordu berezi batez gozatzeko aukera eskaintzen dizuegu, sagardotegiko ohiko menua dastatuaz: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta gazta irasagar eta intxaurrekin. • Aste Santuan irekiak dauden sagardotegiak: - Alorrenea sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943336999 (Apirilaren 21etik 25era). - Astarbe sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943551527 (Apirilaren 21etik 24ra). - Gartziategi sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943469674 (Apirilaren 21etik 24ra). - Gaztañaga sagardotegia (Andoain). Telf.: 943591969 (Apirilaren 21etik 24ra). - Lizeaga sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943468290 (Apirilaren 21etik 23ra). - Petritegi sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943457188 (Apirilaren 21etik 25era). - Rezola sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943552720 (Apirilaren 21etik 25era). - Saizar sagardotegia (Usurbil). Telf.: 943364597 (Apirilaren 21etik 24ra). - Txopinondo sagarnotegia (Azkaine). Telf.: 0033559546234 (Apirilaren 21etik 25era). Ordutegiak: Apirilaren 21etik 25era: 11:00-14:00 • 16:30-20:00. Apirilaren 26tik 30era: 11:00-13:30 • 16:00-19:30. Tarifak: 5,00 € pertsonako (bisita eta sagardo, muztio likore eta gazten dastaketa barne). Lotura interesgarriak • Sagardoetxea