Los bertsos y la sidra protagonistas en Igartubeiti
Descripción
Eventos / Safgardoaren Astea / Museo Igartubeiti / día del caserío / ezkio-Itsaso / degustación de sidra / barrikote / bertsos
barrikote bertsolarismo degustación evento ezkio itsaso caserio museo igartubeiti semana de la sidra
Ficha
- Autor: Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2011-03-12
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003408
Texto completo
Iraila eta urrian Ezkio-Itsason eta inguruetan bildutako sagarrak Igartubeitira eraman, baserriaren eguna ospatu, Sagardoaren Astea, bertan sagarra antzinako erara zanpatu, kupeletan sartu... eta urtero martxoa hasiera inguru arte itxaroten dute Ezkio-Itsasoko bizilagunek herrian egindako sagardoa dastatzeko. Dastaketa Barrikote batekin ospatzen da gurean eta aurtengoa gaur larunbata izango da, iaz bezala aldi berean Martxoan Bertsoa-ko kanporaketa bat aurrera eramango delarik, laugarrena konkretuki. Horrela, Igartubeiti Baserri Museoak barrikotea eta martxoan bertsoko kanporaketa antolatu du, Yartu kultur elkartea eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren lankidetzarekin. Festa gaur arratsaldeko arratsaldeko 19:00etan hasiko da bertsolarien saioarekin. Hau amaitzerakoan, 20:30ak inguru, urrian Igartubeitin egindako sagardoaren dastaketa hasiko da, aurten herriko abesbatzari omenaldia eginez, hauek lehenengo txotxa egibngo dutelarik. Eta honekin batera, afarimerienda ere izango dugu baserrian. Aurten ere giroa alaituko duen trikitixa ez da faltako eta parte hartu nahi duten guztiek arazorik gabe Igartubeitin egoteko aukera izan dezaten, arratsaldeko 18:30etan, doako autobus zerbitzua eskainiko da Zumarragako elizatik baserrira joateko. Animatu zaitezte eta festa honetan parte hartu!