Sagardoaren lurraldea

Feria del Stock de Hernani, probaketas de sidra y cuidadores de personas mayores

Descripción

Sagardoetxea / actividades / sidra / probaketas / temporada txotx / catas guiadas / sidrerías

cata guiada sidra sidrería experiencia sagardun

Ficha

  • Fuente: BLOGSEITB.COM
  • Fecha: 2011-03-16
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003391

Texto completo

Atsegindegiko Stock Azoka, Sagardo probaketak eta adinekoen zaintzaileak dira aste honetan Hernaniko komunitateko hesian nagusitu diren gaiak. Hasteko, eta udaberriari dagokion ongietorria egiteko, jantzi berriak lortzeko aukera izan zenuen iragan asteburuan. Amaia Fernándezek Atsegindegiko Me gusta Sé el primero de tus amigos a quien le gusta esto. 0 tweets Retweet plazan, ostiralean eta larunbatean Stock azoka zabaldik egongo zela gogoratu baitzigun, gainera berak horrela animatu gintuen parte hartzera: ‘Merke merke erosteko aukera! Joango zara?’ Kontatuko diguzu ia zer erosi duzun eta ia krisiari aurre egiteko neurri interesgarria ere iruditu ote zaizun. Hemen duzu informazio gehiago. Txotx egiten jarraitzeko beste arrazoi bat ekarri digu oraingo honetan Itxaso Apraizek, izan ere, Sagardoetxeak Probaketak antolatu baititu Astigarraga, Usurbil, Azkaine eta Hernaniko sagardotegietan. Itxasok zera dio: ‘Gozoa, ez? Joango zarete? Hemen duzue informazioa.’ Bukatzeko, Beñat Mendietak gure hesian utzitako emaria ekarri nahi izan dugu. Apirilean etxean adinekoak zaintzen dituztenentzat ikastaroa egongo da eta zaintzaileentzat laguntza guztia ongietorria denez, honatx gehiago jakiteko esteka. Honenbestez, asteburu ona opatuz eta gure orrialde, zein gure herriaren blogean parte hartzen jarraitzeko animuekin agurtuko dugu aste honetako laburpena. Categories: Albisteak, Sagardoa, Txotx Tags: adinekoen zaintzaileak, Atsegindegi, Hernaniko Stock azoka, ikastaroa, Sagardo probaketak, Sagardoetxea