Sagardoaren lurraldea

La manzana fortaleciéndose

Descripción

Sidra / marca / Esuko Label / Gorenak / caracteristicas sidra / manzana autóctona / mercado / comercialización

eusko label gorenak marca mercado sidra sidrería manzana

Ficha

  • Autor: Adrian Garcia
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2011-03-26
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P37-119
  • »
  • Código: NA-003390

Texto completo

Sektoreak eginiko hausnarketa sakonak fruituak eman ditu, eta bi marka sortu berri dira denbora tarte gutxian. Bakoitzak bere aldetik, euskal sagarra indartu nahi dute. Eusko Label: %100 bertako sagarrarekin egindako sagardoa Motzean Gorenak: upategi osoarentzako kalitate bermea Motzean Sagardotegi txiki gehienak, bi ekimenetatik at Sagardogintza sektoreak indar handia du Euskal Herrian. 14 milioi litro inguru ekoizten dituzte euskal sagardogileek urtean. Merkatu finkoa badu euskal sagardoak, eta sagardotik ez ezik, ostalaritzatik ere bizi dira sagardogile ugari txotx garaian. Euskal sagarraren egoera, tamalez, ez dago sagardoaren mailan. Salbuespenak salbuespen, urteetan sagastien egoera ez da zaindu, eta, ondorioz, egun ez dago Euskal Herrian sagardo ekoizpenari aurre egiteko adina sagar. Baserritarrek ez dute behar adinako errentagarritasunik ikusi sagardorako sagarrean. Egoerari aurre egiteko, sektoreak hausnarketa sakon bati ekin zion, egoera irauli eta etorkizunean sagar bila kanpora jo behar ez izateko. Sagardo Mahaia osatu zuten sagardo ekoizpen handieneko sagardogileek, egoera hobetze aldera hartu beharreko neurriak eztabaidatzeko. Bidea ez da xamurra izan. Sektorea indartzeko hartu beharreko erabakien gainean ez da adostasunik lortu, eta sagardo ekoizleen artean banaketa gertatu da. Kalitatezko bermea eskaintzen duen bi zigiluren pean merkaturatuko da aurki euskal sagardoa. Bata publikoa da, eusko labela; bestea pribatua, Gorenak marka. Bi aldeetako sagardogileek asmo eta helburu berdinak aipatzen dituzte: bertako sagarra indartu eta balio erantsia eman euskal sagardoari. Ados daude ere produktuaren garestitzea ekarriko duela kalitate bermeak, derrigorrezkoa baserritarrentzat errentagarriagoa suerta dadin kalitatezko sagarrak landatzea. Helmugara iristeko, ordea, bide desberdinak hautatu dituzte, sektorea ulertzeko filosofia desberdinak direla medio. Kontutan hartzekoa da ere kopuru aldetik sagardotegi gehienak bi ekimenetik kanpo geratu direla. Hortaz, baste talde bat bereizi behar da: bide propioa jorratu duten sagardogileena. Eusko Label: %100 bertako sagarrarekin egindako sagardoa Upategien bereizketa eta Kalitate Fundazioaren kontrola, eusko labelaren bereizgarri nagusiak A.G. Merkaturatzeko prest da eusko label zigilupean aterako den 14. produktua: euskal sagardoa. %100 Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sagarrekin ekoitzitako sagardoak label zigilua izango du. Aurki ikusi ahal izango dira botila labeldun horiek ohiko saltokietan. 860.000 litro merkaturatuko dituzte aurten, eta hurrengo urteetan ekoizpen hori dezente igotzea espero dute, besteak beste, proiektuari sagardogile gehiago atxikituko zaielakoan. Balio erantsia duen bertako produktu bat kaleratzeko asmoz abiatu zuten ekimena, Arantxa Eguzkiza Iparragirre sagardotegikoa eta Gipuzkoako Sagardogile elkarteko presidentearen aburuz. Bertako sagar nahikorik ez egoteak, ordea, ekimena atzeratu eta trabatu zuen. «Orduan sagardogile talde batek esan genuen: ez dago sagar nahikorik, baina sagarra badago, eta kalitatezkoa», adierazi du Eguzkizak. «Sagardoa %100 bertako sagarrekin egiteko apustua egin dugu, eta, gainera, ziurtatuta». Gauetik goizera sagardo hobea ez dutela egingo aitortu du Eguzkizak. «Proba prozesuan gaude; lehen ere sagardo ona egiten genuen, baina orain bezeroari gardentasuna eskainiko diogu, beste batek, Kalitate Fundazioak, bermatuko baitu IRAKURRIENAK Bozkatuenak Bidalienak Albisterik... Plaza bilatu... Bilatu produktua hemengoa eta kalitatezkoa izatea». Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek babesten duten ekimenak label zigiluz kanpoko sagardoa ekoiztea eta saltzea baimentzen du. Beraz, label ekimenean parte hartzen duten sagardogileek bi sagardo mota merkaturatuko dituzte, «ezinezkoa izango bailitzake dena labelean egitea», Eguzkizaren arabera. «Sagarzaleak, sagardogileak eta merkatua hezten joan behar dugu», gaineratu du Iparragirrekoak. «Aurtengoa lehenengo aldia denez, gehiengoa labelez kanpo izango da». Aldaketak egingo balira, etorkizunean sagardo ekoizpen osoa bertako sagarrekin egin daitekeela uste du Eguzkizak. «Hori da gure helburua. Kontsumitzaileak ere zeresan handia du. Bezeroa bertako produktuekin ekoitzitako kalitatezko produktuaren aldeko hautua egin beharko du». Hurrengo pausoa jatorri izena eskuratzea izango litzateke, Eguzkizaren arabera. «Berez labelaren berdina da exijentzia aldetik, baina babes eremu zabalagoa du». Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industrietako sailburuordeak sektorearen zatiketaren muinean «interes komertzialak» ikusten ditu. Eusko labelak sektorea indartuko duelakoan dago Azkue. «Kontsumitzaileak jakingo du kalitatezko euskal erakunde publiko bakarrak baieztatu duen sagardo bat egongo dela, beste aukerez gain», esan du. Araudia egin zenean sagardogile guztiek onartu zutela azaldu du sailburuordeak, «kanpoan daudenak barne». Upategi bereizketa beste produktuetan ere gertatzen dela adierazi du Azkuek. «Azkeneko momentu arte denok egin dugu lana elkarrekin. Eusko label egitasmo kanpoan gelditu direnak eusko labela lantzen ibili dira. Argi daukat eusko labelaren aurka ez daukatela ezer», esan du. Interes komertzialak eta interes publikoak bereiztu beharra daudela ohartarazi du. Ziur agertu da sailburuordea etorkizunean eusko labelari sagardotegi gehiago atxikituko zaizkiola. MOTZEAN • Upategiaren bereizketa: %100 Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sagarrarekin egindako sagardoa, eta labelez kanpokoa. • Eusko label barruko ekoizpena: 860.000 litro. • Eusko label ekimenean interesatutako sagardotegiak: 27 dira: 19 Gipuzkoan, 7 Bizkaian eta 1 Araban. • Aurten eusko label zigiluarekin merkaturatuko duten sagardotegiak: Gipuzkoan: Aburuza, Aginaga, Añota, Astarbe, Baleio, Bereziartua, Eula, Iparragirre, Lizeaga, Ola, Petritegi, Rezola, Saizar eta Urbitarte; eta Bizkaian: Axpe, Etxebarria, Kandi, Laneko, Malgarrazaga eta Uxarte. Gorenak: upategi osoarentzako kalitate bermea Euskal sagarraren egoera iraultze aldera, sagastiak homologatzen jarri du indarra Sagardo Mahaiak A.G. Sagardo Mahaia osatzen duten Gipuzkoako hamahiru sagardogilek Gorenak zigilupean merkaturatuko dute euren sagardo guztia. Jadanik ikus eta eros daitezke ohiko saltokietan Gorenak zigilupeko botilako sagardoak. 6 milioi litro merkaturatuko dituzte aurten, Euskal Herrian egiten den sagardoaren %50 inguru, baina horietatik euskal sagarra zenbat erabili den esateko goiz dela esan dute Josu Esnal eta Miguel Mari Lasak, Sagardo Mahaiko bozeramaileak eta presidenteak, hurrenez hurren. Bermea upategi osoari zabaltzea da eusko labelarekin duen bereizketarik nagusiena. Bertako sagar homologatu guztia erabili ekarriko dio sektoreari. Denek sagardo berdina egingo bagenu, ez luke gatzik izango. Garrantzitsuena aukerak izatea da». ondoren ekoizpena osatzeko kanpoko sagarrak erabiliko dituzte. Sagardoa ekoizteko erabiliko den sagar guztia izango da kalitatezkoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo die sagar horiei analitika ofiziala, Fraisoro laborategian. «Gu ez gara izango jokalari eta epaile aldi berean», esan du Miguel Mari Lasak. Foru Aldundiko teknikariek izango dute, beraz, sagardoak kalitate parametroak betetzen dituen ala ez erabakitzeko azken hitza. «Guk hasieratik upategi osoaren aldeko apustua egin dugu», aitortu du Miguel Mari Lasak. Lasaren irudiko, upeltegiaren bereizketarekin bertako sagarra ez da indartzen. «Sagardogile batek bi upel besterik ez baditu egiten bertako sagarrekin, eta gainontzekoekin bere sosak ateratzen baditu, ez du zertan bertako sagarra indartzeko motibaziorik». Gorenak zigilupean ekoizteko bertako sagarrak erabiltzea ezinbestekoa ez bada ere, sektorearen etorkizuna ziurtatzeko bertako sagarra sustatu beharra dagoela pentsatzen dute Sagardo Mahaiko kideek. «Sagarraren hil edo bizikoa errentagarritasunaren baitan dago. Errentagarria izateko, kalitatezkoa eta zuhaitz bakoitzeko ekoizpena handitu behar da», azaldu du Josu Esnalek. Hori lortze aldera sagastiak homologatzen jarri dute indarra Gorenak zigilupean merkaturatuko duten sagardogileek, etorkizuneko ekoizpena ziurtatuko duelakoan. Urtetik urtera gero eta sagasti homologatu gehiago egongo direla aurreikusten dute Sagardo Mahaiko kideek. «Guk homologatutako sagastietatik landatzen den sagar guztia erosteko konpromisoa hartu dugu, gure beharrak bete arte, eta besteei baino bi zentimo garestiago», esan du Lasak. «Hori da baserritarra animatuko duena sagardogileentzat sagarra landatzera», dio Esnalek. Gipuzkoako Aldundiaren babesa du Gipuzkoako hamahiru sagardogilek aurrera eraman duten Gorenak marka pribatuak. Sagardogileek hasitako hausnarketa prozesuak aldundiaren babesa izan zuen hasieratik, Rafael Uribarri Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa eta Ingurumen diputatuak azaldu duenez. Plan estrategiko horretan epe batean sagardo guztia bertako sagarrekin egitea aurreikusten zen, beti kontutan izanda upategi osoko sistema izango zela. Eusko Jaurlaritzak dagoen sagarrarekin kalitatezko sagardoa egitea eta merkaturatzea bultzatu zuenean sektorean etendura gertatu zela esan du Uribarrenek. Eusko Jaurlaritzaren proiektuak sortutako etendura «mingarria» izan zen, diputatuaren irudiko. «Aldundiak hobe ikusiko luke hasierako proiektua, bodega osokoa, denon artean aurrera eramango balitz», aitortu du Uribarrik. Hala ere, aldundiak bi proiektuei babesa ematen diela ohartarazi du diputatuak. MOTZEAN • Upategi osoa zigilupean. • Aurten merkaratuko duten litro kopurua: 6 milioi litro. • Gorenak zigilu pean merkaturatuko duten sagardotegiak: Astigarragako Alorrene, Gartziategi, Gurutzeta eta Zapiain; Hernaniko Altzueta, Olaizola eta Zelaia; Donostiako Barkaiztegi; Ikaztegietako Begiristain, Errenteriako Egi-luze; Andoaingo Gaztañaga; Tolosako Isastegi eta Asteasuko Sarasola. Sagardotegi txiki gehienak, bi ekimenetatik at Ekoizpen txikiko sagardogile askok bere bidea jorratzea erabaki dute, bi zigiluen bilakaera ikusi zain A. GARCIA Sagardotegi gehienak, kopuru aldetik behintzat, bi ekimenetik kanpo geratu dira. Ez dute, beraz, inongo kalitatezko zigilupean merkaturatuko euren botilako sagardoa. Kopuruan gehiengoa badira ere, ekoizpen gutxiko sagardotegiak dira bi ekimenetik at geratu direnak. Askok ez dute garbi ikusten kalitatezko zigiluen inguruan sortu den iskanbila, eta gauzak bere horretan uztea erabaki dute. Hurrengo urteetan zigiluek izango duten bilakaera erabakigarria izango da etorkizun hurbilean bi ekimenetatik at geratu diren sagardotegiak zigilu baten edo bestearen aldeko hautua egin dezaten. Hernaniko (Gipuzkoa) Rufino sagardotegikoa da Javier Ansorena. Kalitatezko sagardoa merkaturatzeko ez dela zigilurik behar uste du Ansorenak. «Orain arte zigiluz kanpo sagardo onak edaten ziren, eta hemendik aurrera ere hala izaten jarraituko du. Zigiluak sagardoa parametro jakin batzuen barruan dagoela ziurtatzen du, baina gure sagardoa ere laborategietara analizatzera eramaten dugu zigiluz kanpo. Fundamenturik ez diot ikusten zigiluen asuntoari. Guri behintzat ez digu inongo abantailarik ekarriko», azaldu du Ansorenak. Sagardogintza onuradun Martin Zabala Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegikoa da. Uzta oparoa denean, %100 Gipuzkoako sagarrekin egiten dute sagardoa. Kopuru handi bat etxean landatutako sagarrekin gainera. Zabala sagardotegia ez da sartu zigiluen ekimenean, ez publikoa ez eta pribatuan ere, baina ekoizten duen sagardoaren kalitatea ukaezina da. Hala erakusten dute, bederen, azken urteetan irabazitako sagardo onenaren txapela ugariek. «Beste gai batzuekin lanpetuta gabiltza, eta aurrena kontu hau guztia nora joango den ikusi nahi dugu», azaldu du Martin Zabalak. Sagardogilearen irudiko, zigiluarekin merkaturatzeak ez du derrigorrean esan nahiko kalitatea hobea izango denik, baina sektoreari ongi etorriko zaiolakoan dago. Bestalde, sektorearen zatiketak minik egingo ez duela uste du Zabalak. «Zatiketa ez da, aukera desberdintasuna baizik. Mota askotako sagardoa egoteak aberastasuna ekarriko dio sektoreari. Denek sagardo berdina egingo bagenu, ez luke gatzik izango. Garrantzitsuena aukerak izatea da».