Sagardoaren lurraldea

Nuestros antiguos manzanos

Descripción

Manzano / manzanal / Izeta / caserío-lagar / historia / injertos / m¡nombres de los manzanales / sidra / barrikote

barrikote historia sidra manzana manzano manzanal injerto

Ficha

  • Autor: Nikolas Zendoia
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2011-02-24
  • Clasificación: 1.4. manzanal
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Gipuzkoako Foru Aldundia - Iñaki Larrañaga
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P30-28
  • »
  • Código: NA-003367

Texto completo

Izeta bien artean, bagenuen tolare-etxea, etxe-ordeko bat balitz bezala, oso politaBagenituen bai sagastiak, gu mutikoak giñan garaietan, gure baserrietan. Sagarrondo zaarrak eta gazteak: danetik. Nik geure etxekoen berri emango det. Etabesteetan ere antzeko izango ziran.Baiña kontuz. Iñoiz ez zan egiten sagarrondo bat zaarra ia ondatu zala-eta gazte bat landatu: ez orixe! Sagasti bakoitzeko sagarrondoak batera landatutakoak oiziran. Adin berdiñetakoak. Aitonak-edo landatutakoak. Ikusten zanean sagasti onek "pot egin dik", aal zan lekuan ordezko sagasti gaztea landatuko genuen. Oribai: egutera aldetik, aal zala. Sagasti zaarraren egiturari begiratuta, gaztea landatu. Leengo zaarrek ez bait zuten utsik egiten orretan.Podaketak edo iñausketak ere naiko errespetu aundiz egiten ziran. Aitaren lana izaten zan ura. Ondorengoa, zotzak sagastitik kentzea, gaztetxoon lana izatenzan, neguan.Baita ere, sagarrondo bakoitzaren ipurdia aitzurrarekin garbitu oi zan neguan: zopizartu edo gain-zotala kendu jira guztian. Eta lurra agerian zutela, pasarazinegua. Eta udaberrian, berriro estali leen kendutakoekin; aal bazan, simaur zakar pixka bat botata.Ori genuen sagarrondoen zain-tza.Txertaketak, etxeko zaarren batek egin oi zituen. Bai bait zituzten beren eskarmentuak, urteen poderioz artuak. Txukun asko jar-tzen zituzten brearekin menduak,arraza onekoei kenduak. Osaba Martxiel zaarrak zenbat txertatu ote zituen, beeko ezpaiña luzatuta, pipa erreaz.Onako sagar klase auek genituen orduan. Txorten-luzea: gorria eta geza. Geza eta zuria: aundia. Geza gorri-berdea: aundia. Aranburu sagarra: gozo-geza etaberdotsa. Sagar Paltsola: berde-oria eta geza, tolare-sagar ona. Merkaliña: berde-oria eta gozo-geza. Donosti sagar-gorria: gozo-geza. Txalaka: berde-oria.Lau-kantoia: gorri-oria eta gazia. Epurtera: berde-gorria eta gozo-geza. San Pedro sagarra: gorria. Agiña sagarra: berdea eta gazi-gozoa. Errezil sagarra:berdea eta gazi-gozoa. Nork ez degu ezagutzen au! Oietatik, maairako sagar onak baziran: Lau-kantoia, Txalaka, Agiña sagarra, Errezil sagarra eta abar.Gaiñera, sagarrondo banakak genituen auek. Gutxi, baiña sakratuak.Sagastien izenak ere gogoan dauzkat: Garrendegiko sagastia, Baraingo ordekako sagastia, Intxaur-soro sagastia, Luberriko sagastia, Aitzondoko sagastia etaBaraingo txokoko sagastia. Oietaz gain, edozein malkarretan izango genituen sagar banakak. Baserriko edaria sagardoa zalako, nunai landatzen zan sagarrondobat edo beste.Urrian, uso urdiñak pasatzen eta, an asiko giñan sagar biltzen, sagardo berria egiteko pozean, mutil kozkorrak eta aal giñan danak otartxo bana artuta, bestezaku batzuekin. Zaarrek ala esaten ziguten mutikooi:-Ez ezazue jan edozein sagar. Xoxoak zulatutakoa bakarrik. Ura zegok ondua.Gurdi sagarra izaten zan zortzi zaku sagarrekoa. Gaiñera, noiz edo noiz, saltzeko baldin bazan gurdi sagarra, otarra aundi berezi batekin neurtzen zan zakukada.Aurrena bera bete, eta zakura ustu. Izena zuen neurria. Gauzak zuzen egiten ziran.Zaku sagarrak muturrean lo-tzeko, zumea erabiltzen zan. Sagastien inguruan genuen zume-landarea. Ez zuen enborrik. Dana zotz mee eta luxeak zituen. Ez ziranausten. Lokarria bezela ziran zakuak lotzeko. Leengo zaarrak ez ziran, ez, tontoak: sagastien inguruan zumea.Tolareko sagar jotzea, iru gurdi sagarrekoa izan oi zan, gutxi gorabeera. Betiere, sagasti guztietatik bildutako sagarrarekin, sagardo berdintsua atera zedin.Izeta bien artean, bagenuen tolare-etxea, etxe-ordeko bat balitz bezala, oso polita. Aurrean, beeko ate aundia. Barruan, beean, ezkerretik motorra; eskubitik tiña,goitik zetorren sagardoa artzeko; eta goian, saietsetik, tolare-askara zijoan leioa, matxaka aurreko tranpaillura zaku sagarrak jasotzeko eta abarrerako.Estutzeko, ardatzeko engranajetik ateratzen zan palanka luzea, iru-lau mutillek tira zezaioten, «iaup!» eta «iaup!». Lepo-zaiñak zenbat lodi ziran ikusten zan an.Sagar jotzeak zetozenean, aste bat aurretik asiko zan aldeko aita Joxemiel motor zaar ura martxan jartzen. Bera zan Izetako mekanikoa. Eskerrak ari! Auzotarrakere bertara urbiltzen ziran beren sagarrak jotzera. Txandaren zai egon bearra ere izaten zan. Eta ori sagarraren onerako zan, gaiñera. Mandioan ontzen zegoensagarrak sagardo gozoagoa izaten zuen. Sagastiko xoxoarena, beraz: ondutakoa gozoagoa.Gurdi barrika luxea ere lotuko genuen gurdian, sagardoak tolareko tiñatik etxeko barriketara eramateko. Unilla izeneko egurrezko askatxoa, inbutu ordekoa,gurdiaren koxka batean jartzen zan, galdu ez zedin. Tiñatik baldearekin artu eta unilletik pasa eta gurdi barrika betetzen genuen. Sagardo-lanak amaitzen ziranarte, gurdi ura artarako bakarrik zan. Errespetagarria, sakratua.Bein, patsa zati bati otarrakada bat piku naastu genion. Barrikadatxo bat egiteko. Ura zan edari gozoa! Baiña ez genuen nai adiña edaterik izan sagardo gozoartatik. Iñor zetorrenerako edo egun jakiñetarako gordea zan. Eta zenbait bisitariri, platerean basoa jarri eta emana, txukun asko, gure amak: Urdanetako apaizluzeari, soroak urrutitik bedeinkatzera etorritakoari; estanpak banatuz eskean zetorren fraileari, Goñi medikuari, betenarioari, Zarauzko hermanoetako iruhermano (salletar) irakasleei, eta abar. Izan ere, gure etxera inguratzen ez zanik...Aiek garai lasaiak!