La sidra también, primero 'vino'
Descripción
Sidra / historia / vino / origen de la sidra / temporada txotx
vino historia sidra temporada del txotx
Ficha
- Autor: Rufino Iraola
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2011-02-17
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003364
Texto completo
Filologo eta historialariei kasu egiten badiegu, 'ardo' erdarazko 'vino' baino zerbait gehiago daSagardoaren denboraldian gaude bete-betean. Handia da sagardotegiak hartu duen indarra. Gaur egun, nonahi irekiko dizute sagardotegia, baita orain urtebatzuk arte inork pentsatuko ez zukeen lekuetan ere, adibidez Nafarroan, eta hori da ardoaren sehaskaraino sartzea. Sargardoa merkatuan gero eta hedatuagoageri da. Lehengo sagardotegi familiar hark dimentsio industriala hartu du. Tokitan geratu dira sagardotegia «bertsolarien unibertsitatea» omen zeneko garaiak.Badakigu oraindik ardoa dela nagusi eta sagardoaren kontsumoak inoiz ere ez diola gaina hartuko ardoarenari, baina sagardoa eta garagardoa gero etamaizago ikusten dira mostradorean eta mahaian.Hain zuzen, kontuz garagardoarekin; gorakada ikaragarria egin omen du azken urteotan, batez ere gazteen ohitura-aldaketari esker. Intuizioak balio badu,esango nuke gaur egun baxoerdiak baino zurito gehiago kontsumitzen dela toki askotan.Orain jolas bat planteatu nahi dut. Filologo eta historialariei kasu egiten badiegu, bistan da euskaraz 'ardo' erdarazko 'vino' baino zerbait gehiago dela. Beste erabatean esanda, sagardoa nahiz garagardoa ere «ardo» ziren lehenengo. Gero etorri zen espezifikazio zehatza, 'ardo' hitzari 'sagar' edo 'garagar' erroaeranstean. Gertatu dena da mahatsaren zukua kantitatez ugariagoa izanik, 'ardo' izena ere beretzat hartu duela oso-osorik.Baina begira zeinen urruti dauden 'vino'tik 'sidra', 'cerveza', eta abar. Eta ez al da garbi ikusten hizkuntza bakoitzak hitzen historia osatzeko dauzkan modu etasitema diferenteak? Horretaz ohar-tzeari deitzen nion jolasa, batez ere gogoeta horretan gozatzeari.Dena dela, zalantza handirik gabe, ardoak edozein mahairi eman ohi dio halako kolore eta itxura berezi bat, ezinbesteko bizigarria izan da edozein ospakizun etagertakari handietan. Imajina al liteke ardo onik gabeko otordu berezirik?Noiztik ote dabil gure artean, bere on-gaitz guztiekin? Erromatarrek ekarri omen zuten, eta Erdi Arotik aurrera hedatu zen gure artean, kristautasunari esker.Dakiguna da monasterioen inguruan sortu zirela lehenengo mahastiak.Beraz, ardoa noizkoa den badakigu, baina noizkoa ote sagardoa? Batzuek diote Afrikatik inportatua dela sagar-arbola; beste batzuek, berriz, arabiarrek ekarrizutela. Zenbait teoriaren arabera, erromatarrek irakatsi ziguten sagardoa egiteko teknika. Pliniok I. mendean aipatzen omen du jadanik «euskaldunek egitenduten menbrilo antzeko mama gozoa», sagardoa.