Sagardo Berriaren Eguna
Descripción
Eventos / XVIII Sagardo Berrairen Eguna / txotx / Astigarraga / Karlos Arguiñano / sidrería Petritegi / Sagardoetxea / programa /otros protagonistas
astigarraga programa karlos arguiñano sidrería petritegi protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Gipuzkoan.info
- Fecha: 2011-01-05
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003321
Texto completo
Sagardoetxeak urtarrilaren 12an azalduko ditu 2010ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldiaren hasiera izango den ekitaldian eta jendea sagardo berria dastatzen hasteko desiratzen dagoen momentuan. 2010ko uzta aromatikoa eta orekatua dator. Herria: Astigarraga Lekua:Sagardoetxea Hora: 12:00 Organizador: Astigarragako Udala FechaInicio : 2011/01/12 FechaFin : 2011/01/12 Astigarragako Alkateak aurkeztuko du uzta berria Sagardoetxean eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, elaborazio prozesuaren inguruko informazioarekin batera. Sagardoetxean izango da ekitaldia, Kultur Etxean, eguerdiko 12:00etan. Baina urteroko moduan, hemezortzigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du Karlos Arguiñano sukaldariak, lehen kupela irekiko du eta honekin batera sagardo denboraldi berria irekiko da. Aldez aurretik, museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko da. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu. KARLOS ARGUIÑANO 2011ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonista Zalantzarik gabe, telebistako sukaldaririk ospetsuena da. 80. hamarkadako egoera gastronomikoa goitik bera aldatu zuen Euskal Sukaldaritza Berria deituriko taldeko kidea da. Zarautzen duen Karlos Arguiñano jatetxea sukaldaritza tradizionalean nabarmenduetariko bat da. Nazioarteko mailako ospeari dagokionez, Eurococinero kalifikazioa dauka eta Eurotoc-eko (Europako Ekonomia Batasunak Bruselas-en sorturiko kontsultaerakundea eta bertako produktuak eta Europako sukaldeetako kalitatea zaintzeko helburua duena) lehendabiziko lau ordezkari espainiarretako bat da. Komunikatzaile gisa burutu duen lana hainbat alditan saritua izan da. Besteak beste, TP Saria, telebistako saio onenaren 1993ko Ondas Saria, turismoaren defentsan eta espainiar gastronomiaren difusioaren merezimenduan Zilarrezko domina eta telebista Argentinarreko komunikatzaile onena gisa Martin Fierro saria eskuratu ditu. Gastronomiarekin lotutako 50 liburu baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste: 1069 recetas (2010), cocina vasca (2009), comer sano y con fundamento: 200 recetas para cuidarse disfrutando (2009), cocina expres (2008), atrevete a cocinar (2008), gran recetario (2006), Karlos Arguiñano en tu cocina: las recetas de la tele (2005), pintxos y tapas (2005), mis recetas favoritas (2004), cocinando con Karlos Arguñano (2003), la cocina de Karlos Arguiñano (2002), etb... Gaur egunean Antena3-ko Hogarutil atalean “Karlos Arguiñano en tu cocina” saioa aurkezten du eta egunero errezeta errazak, merkeak eta osasungarriak aurkezten dizkigu. Egunero erabiltzen ditugun produktuekin plater ezberdinak prestatzen ikasteko aukera paregabea. Egitaraua: ??12:00etan - Prentsaurrekoa Sagardoetxean (Kultur Etxean). Bertan azalduko ditugu 2010ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarra eta sagardo berriaren nortasuna. ??13:00etan - Sagarrondo bat landatuko dugu ekitaldi sinboliko gisa, 2011ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonistaren eskutik. ??13:45etan - Petritegi sagardotegian irekiko da lehenengo kupela “Gure Sagardo Berria” oihu eginda. 2011ko txotx denboraldiaren hasiera ofiziala egingo da. ??Ondoren: denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua izango da aukeran. ??Egun guztian: Astigarragako tabernek barrikoteak jarriko dituzte, bezero guztiei uzta berriko sagardoa emateko. “Gure Sagardo Berria” aurkeztu duten pertsonalitateak: ??1994: Andoni Egaña, bertsolaria. ??1995: Jose Mari Bakero, futbolaria. ??1996: Javier Clemente, entrenatzailea. ??1997: Julián Retegi, pilotaria. ??1998: Miguel Indurain, txirrindularia. ??1999: Juan Mari Arzak, sukaldaria. ??2000: Pedro Miguel Etxenike, fisikaria. ??2001: Joane Somarriba, txirrindularia. ??2002: Martín Fiz, korrikalaria. ??2003: Abraham Olano, txirrindularia. ??2004: Periko, Mikel eta Xabi Alonso, futbolariak. ??2005: Ainoa Arteta, sopranoa. ??2006: José Luis Korta, arraunlaria. ??2007: Juán Martínez de Irujo, pilotaria. ??2008: Andoni Luis Aduriz, sukaldaria. ??2009: Aimar Olaizola, pilotaria. ??2010: Real Sociedad de Futbol taldea. ??2011: Karlos Arguiñano sukaldaria.