Sagardoaren lurraldea

La sidra de este año, "rica, rica" Según Argiñano

Descripción

Eventos / XVIII Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / Karlos Arguiñano / sidrería Petritegi / característica sidra /

astigarraga karlos arguiñano sidrería petritegi protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2011-01-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003311

Texto completo

Karlos Argiñano sukaldariari egokitu zaio txotx denboraldiari irekiera ofiziala ematea. Usaintsua eta freskagarria omen da aurtengo sagardoa. "Hemen duzue aurtengo sagardo berria, goxo, goxua", ohiko formulari bere ikutua erantsi dio Karlos Argiñanok, Petritegi sagardotegian egin den irekiera ekitaldi ofizialean. Hamar bat milioi litro sagardo ekoitzi dituzte aurten sagardogileek, aurreko denboraldiaren antzera, eta uzta horren emaitza sagardo "usaintsua eta freskagarria" da, ahoan luze irauten duena. Bertako sagar gehiago izan da aurten, baina sagardo ekoizpena ez da handitu, krisi ekonomikoak zuhur jokatzera bultza baititu. Jon Azkue Lakuako Gobernuko Elikagaien Industrien sailburuordeak aurreratu duenez, aurki labeldun sagardoa ere izango da, txotx denboraldia amaitzen denean. Bertako sagarrarekin egindako 800.000 litro inguruk eramango dute label zigilua. GARA - Aurtengo sagardoa, "goxo, goxua", Argiñanoren arabera