Nuevo corcho escanciador de la sidra “Petri”
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidra / sidrería / sidrería Petritegi / corcho escanciador "Petri" / Eusko Label
publicaciones eusko label sidrería petritegi sidra sagardoaren lurraldea sidrería
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-05-21
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003297
Texto completo
Joaquin Escuderok diseinaturiko kortxo zerbitzaila “Petri” sagardoarekin estreinatu da. Ez da inongo berrikuntza sagardoa ondo zerbitzeak bere zaporea indartu eta sagardo naturalaren beste ezaugarriak ere indartzen dituela. Horregatik, Petritegi sagardotegiak kontsumitzaileari lan hori erraztu nahi izan dio kortxo zerbitzaile berriarekin. Sagardoaren tradizioa eta teknologia berrien artean zubi berri bat ireki nahi izan dute kortxo bat bezain baliabide errazarekin. Hala, hemendik aurrera Petritegiko Eusko Labeldun “Petri” sagardoak kortxo zerbitzaile berria eramango du. Petritegi sagardotegiaren proposamena zerbitzatzaile soil bat baino gehiago da; batetik, jatorrizko kortxo baten haurrean gaude, sagardoa ontziratzeko prozesu industrialean erabiltzen den kortxoa eta bestetik, sagardoa mahaian zerbitzatzeko kortxoa da. Kortxo zerbitzailearen helburua, sagardoa zerbitzatzeko modua ezagutzen ez duten kultura eta kontsumitzaileengan produktua zerbitzatzeko erritua eta prozesua erraztea da. Gainera, bere abantailak ere baditu: higienikoagoa da, kontserbazio hobea dauka eta zerbitzariari lana errazten dio. Garrantzitsuena orokorrean, sagardoa ezagutzea eta esperientziarik ez duen jendeak baldintza hoberenetan bere zaporeaz gozatzeko aukera ematea da.