Sagardoaren lurraldea

Con manzana de calidad, sidra de calidad

Descripción

Sidra / calidad /manzana / temporada del txotx / cosecha / características manzana

calidad sidra manzana temporada del txotx cosecha

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2011-01-22
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003289

Texto completo

«Fruta usain eta zapore handiko sagardoa», horrela laburbildu liteke 2010eko sagarrarekin egindako sagardoa, bihartik aurrera dastatu ahal izango dena. Kalitate handiko sagarra izan da aurten Gipuzkoan eta horrek izaera berezia eman dio sagardoari, «fruta usain eta zapore handikoa eta mikaztasun puntu egokia duena. Orokorrean ondo bukatutako sagardoak dastatu ahal izango dira, eguraldiak horretarako bide eman baitu», azaldu dute sagardogileek. Produkzioari dagokionez, Euskal Herrian 13-14 bat milioi litro sagardo egin dira, horietako gehienak Gipuzkoan, eta horietako asko «Hernani bertako 12 sagardotegietan. Aurten sagar urtea izan da eta produkzio horren %40-50 bertako sagarrarekin egin dela esan dezakegu, urtez urte horretarako bereizten joan diren sagar motekin. Txotxak irauten duen bitartean, izango da beraz zertaz gozatua eta baita urte guztian ere, izan ere txotx garaia, oinarrian, datorren sagardoa dastatzeko garaia da, etorkizunean botilan izango den sagardo hori dasta-tzeko garaia, sagardoa nola datorren ikusi, konparatu eta sagardogile nahiz lagunekin iri-tziak trukatzeko garaia, sagardotegiak eskaintzen duen giro paregabean».