El caserío Mugarrieta se uimpuso en el I Sagardo Txapleketa de Errezil
Descripción
Eventos / concursos / I. Sagardo Txapelketa / Sidra / Errezil / Gaztetandik Kultur Elkartea / sidra de Errezil / caserío Mugarrieta, campeón / 17 caseríos participantes
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2013-04-30
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003275
Texto completo
Pasa zapatu iluntzean, eguraldi hotza eta desatsegina, eragin handia izan zuen horrek Errezilgo I. Sagardo Txapelketan. Giroak ez zuen asko laguntzen etxetik ateratzera baina hala ere, bai herritar eta baita ingurukoak ere ausartu ziren estrainekoz Errezilen antola-tzen zen Sagardo Txapelketara gerturatzen. 150 lagun inguru bildu ziren lehen aldiz herrian sagardo txapelketaz gozatzera. Sailkapena 17 baserritarrek hartu zuten parte lehen lehiaketa honetan. Epaileen esanetan ,«nahiko sagardo politak ikusteko eta probatzeko aukera» izan zen eta pozik agertu ziren berturatu ziren lehiakideekin. Mugarrieta baserriko sagardoa izan zen hautatua. Bigarren lekuan, Urteaga suertatu zen eta Antzelai baserriko sagardogileentzat izan zen hirugarren saria. Gaztetandik kultur elkarteko antolatzaileak ere gustura agertu ziren herritarren eta inguruko jendearen aldetik ekimenak izan zuen harrerarekin. «Baserri batzuetako sagardoak, jendeari goxoenak iruditu zitzaizkienak edo, nahiko azkar bukatu ziren eta aurreneko ekitaldia izateko, eta eguraldiak asko ez bazuen ere laguntzen,herritarrak eta inguruetako jendea Errezilgo sagardoa probatzeko eda edateko gogoarekin etorri zen, eta pozik itzuli», adierazi dute. Sagardoarekin batera, jendeak nahikoa tortila pintxo eta txorizo egosi jateko aukera ere izan zuen. Estraineko esperientzia kontutan hartuta, datozen edizioetan sagardo lehiaketa antolatzeko ere zapore ona laga du Errezilen ospatutako Lehen Sagardo Txapelketak.