Sagardoaren lurraldea

Mañana celebrarán en Errezil el I Concurso de Sidra

Descripción

Eventos / concursos / I. Sagardo Txapelketa / Sidra / Errezil / Gaztetandik Kultur Elkartea / sidra de Errezil

evento errezil concurso sidra

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-04-26
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003274

Texto completo

Errezilgo I. Sagardo Txapelketa antolatu du Gaztetandik Kultur Elkarteak. Bihar zapatua ospatuko da, herriko pilotalekuan, 20:00etan hasi eta 22:00ak ingurura arte. «Baserri askotan sagardoa egiteko ohiturarekin jarraitzen dute, eta lan hori jende aurrean ezagutzera emateko aukera ezin hobea dela uste dugu», adierazi dute Gaztetandik Kultur Elkartetik. Sagardoa botilaratzeko garaia kontutan hartu ondoren, txapelketa egitera animatu dira eta baserritarrekin hitz egin ostean, 17 sagardogilek eman dute izena txapelketa herrikoi honetan parte hartzeko, «etxe kopuru ederra animatu da parte hartzera, nahiz eta sagardoa egiten duten etxeak gehiago izan». Zazpi euroko sarrera ordaindu eta gerturatzen direnek, nahikoa sagardo edateko aukera izango dute. Edanarekin batera, prezioan sartuko dira hiruna pintxo. Behin horiek jandakoan pintxo gehiago nahi izanez gero, euro batean izango dira salgai. Errezilera ingura-tzen direnek herriko sagardoak probatzeko aukera paregabea izango dute tokiz asko mugitu gabe. Sagardo irabazleak txapela eta garaikurra izango ditu saritzat eta nola ez, Errezilgo Sagardo onena gisa geratuko da bertan ospatutako lehen txapelketan, aurrerantzean burutuko diren lehiaketetako aurrekari bezala. Kultur Elkartea Gaztetandik taldea iaz eratu zen kultur elkarte gisa, aurretik, herrian hainbat ekitaldi antolatzeko lana bere gain hartzen bazuen ere. Horrela, ekainean, hamazapigarrenez antolatuko dituzte Idi demak. Kultur Elkarte gisa, martxoan, antolatu zuten lehen ekitaldia. Gazteei zuzendutako mendi ibilaldia burutu zuten orduan. Aurrera begira ere, lanean dihardut