Sagardoaren lurraldea

La asociación Sagartze, dos décadas fomentado las especies de manzanos del norte de EuskalHerria

Descripción

Manzano / Asociación Sagartze / especies del norte de Euskal Herria / manzanos autóctonos / Andredenamari / Anisa o manzana Apez / manzana Eri / Gordin xuria / Peatxa

variedad manzana manzano manzanal

Ficha

  • Fuente: Baserri Bizia
  • Fecha: 2011-01-25
  • Clasificación: 1.4. manzanal
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003234

Texto completo

1990an inguru bertako zuhaitz sagardunak sustatzeko Sagartzea elkartea sortu zen Ipar Euskal Herrian. Bertako sagarrondo espezie zaharrak galtzen ari zirela oharturik, zerbait egin behar zela erabaki zen. Orduan, arbol zaharrei txertoa egin eta, Baxe Nafarroan desagertzen ari ziren sagar motak errekuperatzeko asmoz, 30 bat laborarik 16.000 arbol landatu zituzten sagardoa edo zukua egiteko. "Jateko fruituentzat 7000/8000 sagarrondo inguru landatu ditugu ere" gehitzen du elkarteko burua den Pantxika Maitiak. Sagartze elkarteak bere produkzioa saltzeko posibilitaterik ez zuenez, 29 laborariren artean Eztigar kooperatiba sortzea erabaki zen 1996ean. Geroztik, sagardoa nagusiki eta sagar zukua ere ekoizten dute. Honekin batera ere, elkarteak formakuntza ekitaldiak antolatzen ditu. Izan ere, sagarrondoen mozte ikastaldia antolatu berri du bertako espezieak diren zortzi sagarrondo diren Donaixtiko lur eremu batean. Bestalde, sagarrondo bat edo beste landatzeko gogoa dutenei elkarteak badituela urteko landereak jakitera eman du Sagartzeak. Hamar bat bertako mota proposatu ditu. Hala nola, Andredenamari, Anisa edo Apez sagarra, Eri sagarra, Gordin xuria, Peatxa etabar. Sagarrondoak otsail hundarra arte landatu ahal direla zehaztu du elkarteak. "Datorren ikastaldia martxoan antolatuko dugu, txertaketa , txertoa eta txertagaiaren hautatzen ikasiko diogu interesatua den pertsonari" gehitu du Maitiak Elkartearekin harremanetan jartzeko: Pantxika Maitia (06 10 12 81 76)