La Oreja de Van Gogh abrió la temporada del txotx 2013
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / sidrería Petritegi / Sagardoetxea / sidra
astigarraga sidrería petritegi protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-01-16
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003211
Texto completo
“La Oreja de Van Gogh” talde donostiarrak ireki zuen urtarrilaren 16an Euskal Herriko txotx bolada berria jende ugari bildu zuen ekitaldian. Musika taldeak beraien bizitzako sari eta ospakizun onenak “sagardoarekin ospatu” izana aitortu zuen. “Ohitura onak mantentzea gustatzen zaigu eta kanpora joaten garen bakoitzean gure etxeko gauza onetaz harro gaudela erakusten degu” baieztatu zuen taldeko abeslaria den Leire Martinez-ek. La Oreja de Van Gogh taldeko kideek (Leire Martinez, Haritz Garde, Pablo Benegas, Álvaro Fuentes eta Xabi San Martin) “Gure Sagardo Berria” oihu egin eta urteko lehendabiziko kupeletik sagardoa dastatu zuten Astigarragako Petritegi sagardotegian. “Txotx bolada inauguratzea ohore handia da guretzat” esanda talde donostiarrak eskerrak eman zituen. Txotx bolada ireki aurretik, La Oreja de Van Gogh taldeko kideek sagarrondo bat landatu zuten Sagardoetxea Sagardoaren Museoko sagastian. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu zituzten.