Sagardoaren lurraldea

“Memoria del mundo rural” a través de diferentes trabajos del manzanal en Sagardoetxea

Descripción

Sagardoren Lurraldea / publicaciones / eventos / Sagardoetxea / mundo rural / Día Internacional Museos/ manzanos en flor / trabajos en el manzanal

publicaciones evento día de los museos sagardoaren lurraldea sagardoetxea manzanal manzanos en flor

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2013-05-16
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003181

Texto completo

“Museoak (memoria + kreatibitatea = Aurrerapen soziala” leloa duen Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolaturiko jardueren artean, Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoak baserri munduko memoria bisitarien artean ezagutara emateko jarduera ezberdinak antolatu ditu datorren maiatzaren 18rako. “Sagastiko lanak” jardueraren barruan, erakustaldi ezberdinak egingo dira euskal baserrietako landa bizimoduarekin lotutako memoria ezagutara eman eta berreskuratzeko helburuz, besteak beste, egurrezko hesiak, belar-meta, baratza ekologikoa, polinizazioaren eragina sagarrondoen loraldian eta asiako liztorraren ugaritzea. Eraberean, Sagardoetxeako sagarrondoak loretan daudenez, “Sagastiak loretan” pintura tailerra egingo dute sagastian Astigarteko pintura ikasleek. Gainera, bisitariek une hau loretan dauden sagarrondoei argazkiak atera eta “Sagastiak loretan” Facebook-eko argazki lehiaketan parte-hartzeko balia dezakete. Jarduera hauek guztiak eguerdiko 12:00etatik aurrera gauzatuko dira Sagardoetxea Museoan eta museorako sarrera dohakoa izango da.