VERANO 2013: experiencia turística “LA SIDRA Y EL MAR”
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / experiencias / cultura / turismo / la sidra y mar / Sagardoetxea / Ondartxo / Aquarium
aquarium publicaciones experiencia cultura ondartxo la sidra y el mar sagardoaren lurraldea sagardoetxea turismo
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-05-16
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003179
Texto completo
Museoetara bisita, sagardotegian bazkaria eta itsasontzian ibilaldia. Sagardoaren eta itsasoaren kultura ezagutzeko eta gozatzeko plan perfektua da, museoak eta kultur guneak bisitatuaz (Sagardoetxea, Donostiako Aquarium-a eta Ondartxo), itsasontzian ibilaldi gidatu atsegina eginaz eta bazkari alai batekin sagardotegiko gastronomiaz gozatuaz. Astigarragako Sagardoetxea Museoa gure elkargunea izango da eta Euskal Herriko sagardoaren kultura ezagutzeko gune egokia. Gisa honetako esperientziak ezin lezake sagardotegiko ohiko menua alde batera utzi: bakailaoa, bakailao tortilla, txuleta eta gazta intxaurrekin, eta nola ez, sagardoa. Hau guztia giro dibertigarrian dastatuko duzue. Izan ere, sagardotegiko bazkarian, sagardotegien munduko istorio eta bitxikeria guztiak umorez kontatuko dizkizuen pertsonaia izango duzue. Arratsaldean, itsasoa zain izango duzue. Bi proposamen dituzue, gida bat lagun, sagardoa eta euskal kostaren arteko lotura historikoa ezagutzeko: Donostia eta Pasaia. Donostian Kontxako Badia zoragarrian zehar nabigatuko duzue eta amaitzeko, Aquarium-go bisita gidatuaz gozatzeko eta akuarioko tuneleko emozioak bizitzeko aukera izango duzue. Pasaia aukeratzen baduzue, Gipuzkoako porturik garrantzitsuena eta aurreratuena dena, badian zehar ontzi tradizional batean nabigatuko duzue eta jarraian Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa bisitatuko duzue, garai batean sagardo kupelak eramanaz itsasoak zeharkatu zituzten ontzien prototipoak ikusiaz. 1. aukera: Astigarraga – Donostia - Sagardoetxeako bisita gidatua. - Sagardotegiko bazkaria bakarrizketekin. - Donostiako badian zeharko ibilaldi gidatua. - Aquarium-go bisita gidatua. 2. aukera: Astigarraga – Pasaia - Sagardoetxeako bisita gidatua. - Sagardotegiko bazkaria bakarrizketekin. - Pasaiako badian zeharko ibilaldi gidatua. - Ondartxo-ko bisita gidatua. Ordutegiak: - Goizeko ordutegia: 10.00. - Eguerdiko ordutegia: 12:00. - Arratsaldeko ordutegia: 16:00. Erreserbak: Sagardoaren Lurraldea: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com - Central de Reservas de Donostia-San Sebastian: 902 443 442 / reservas@sansebastianreservas.com “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistikoari buruzko informazio gehigo ikusi. “Sagardoa eta itsasoa” esperientziaren bideoa ikusi.