Sagardoaren lurraldea

80.000 litros a la espera del txotx

ocio iñaki bengoetxea irun sidrería ola sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Joana Ochoteco
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2010-01-24
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000317

Texto completo

Denboraldiari hasiera ematen zaio gaur Meakako Ola Sagardotegian. Amets Arzallus bertsolaria izango da aurtengo sagardoa dastatuko duen lehenengoa. Sagardoa eta festa giroa nagusi izango dira gaur Olan, txotx denboraldiari hasiera emango dion ekitaldian. «Berrehun lagun, gutxi gora behera» batuko dira gaur Meakako sagardotegian, bertako nagusi den Iñaki Bengoetxeak adierazi zuenez. Dena prest dago denboraldiari hasiera emateko: aurten, «80.000 litro lortu ditugu», azaldu zuen Olako nagusiak, azkenengo hilabeteetan «lan ta lan» ibili ondoren. Iñaki Bengoetxeak azaldu zuenez, «ahaleginak egiten ditut bezeroa gustora egoteko». Horregatik, gaur dastatzeko prest egongo diren hamaika kupeletan zapore ezberdineko sagardoak aurkitu daitezke. «Batzuk mika-tzagoa nahiago dute, besteek gozoagoa, eta denei gustu ematea nahiko nuke», adierazi zuen Iñaki Bengoetxeak. Ikutu dezberdinekin, baina gaur Olan dastatuko den sagardo guztia «bertako sagarrekin lortuta dago». Hiru bertsolari sagardotegian Ohi den bezala, txotx denboraldia zabalduko duen ekitaldia «txalapartaren deiarekin hasiko da». Urtero, kirol, kultura edo gastronomia arloko pertsona ezagunen batek dastatzen du uztaren lehenengo tragoa eta, aurten, Amets Arzallus bertsolaria izango da Olako sagardoa dastatuko duen lehena. Beste bi bertsolari izango dira gaurko ekitaldian, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano hain zuzen ere. Ohorezko aurresku baten ondoren, Arzallusi «oroigarri bat emango zaio sagardotegiaren partez, ohitura den bezala», aurreratu zuen Olako nagusiak. Hortik aurrera, eta trikitrixaren doinuen artean, «dastaketa, erromeria eta festa giroa» izango dira nagusi urtero Bidasoako sagarzaleak galtzen ez duten ekitaldian. 'Sagarratik sagardora' Sagardoa ekoizteko prozesua neke-tsu eta konplexua da, baina argi dago Iñaki Bengoetxeak maite duela bere lana: «sagarzalea naiz sagardogilea baino lehen». Olako nagusiak azaltzen duenez, sagardotegira hurbiltzen diren bezerok «interesa izaten ohi dute uzta lortzeko erabiltzen den prozesuan». Ezagutara emateko ahaleginean, Ola sagardotegian lortu daitezke «urte osoko lana» azaltzen duen DVDa, 'Sagarratik sagardora' deiturikoa. Iñaki Bengoetxeak dioenez, egitasmo honen helburua «jendeak sagardoa benetan nola egiten den ikastea da». «Baserrietako giroa eta inguruan duenari buruz jakin behar da», adierazten du Ola sagardotegiko nagusiak. Bengoetxearen iritziz, tamalgarria izango litzateke «ondorengo belaunaldiak ez ezagutea inguruan daukagun aberastasuna».