“Estamos creciendo y en un futuro podrían venir 30.000 personas al año a Sagardoetxea”
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / museos / cultura / Joxe Mari Alberro / Sagardoetxea/ visitantes / Sagardun / Sagartrek
publicaciones visitantes joxe mari alberro cultura museo sagardoaren lurraldea sagardoetxea sagardun sagartrek
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-03-28
- Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003159
Texto completo
Astigarragak hamar urte daramatza sagardoa eta gastronomiaren inguruko turismoa sustatzen. Joxe Mari Alberrok, Sagardoaren Lurraldeako zuzendariak, Sagardoetxea museoak dituen baliabide guztiak erakusten badira, bisitari kopurua hirukoiztuko dela dio. Sagardoaren inguruko turismoa suspertzeko Sagardun Partzuergoa osatu zen 2003an Astigarragan eta sagardoaren inguruko museo baten ideia lantzen hasi zen. Ondorioz, hiru urte beranduago, Sagardoetxea jaio zen. Azkenik, 2012an marka berri bat sortu zen, Sagardoaren Lurraldea, non museoarekin batera esperientzia desberdinak eskaintzen diren. Hona hemen Noticias de Gipuzkoa egunkariak Joxe Mari Alberrori egindako elkarrizketa: Eskaintza berezirik al dauka Sagardoetxeak Aste Santuari begira? Azkeneko urtetan egin dugun bezala, aurten ere sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa egingo dugu. Betiko bisitarekin batera, sagastia eta museoa ikusiz, dasta-tzeko tokian Idiazabalgo, Iratiko eta Erronkariko gazten dastaketa egiten da. Aurten, gainera, sagastian landare aromatikoak jarri ditugula aprobetxatuz, bertan usaimenak landuko ditugu. Orain arte ekintza hau dastaketa gunean egiten zen bakarrik. Nongo bisitariak jasotzen ditu museoak? Orokorrean inguruko jendea etor-tzen da, Gipuzkoa eta Bizkaiakoak gehienbat; baina Aste Santuan etortzen direnen %40 kanpokoak dira, katalanak eta madrildarrak batez ere. Etortzen direnek gure kultura eta gastronomia ezagutu nahi dute. Dastaketan gaztaren inguruko galdera asko egiten dituzte, dena jakin nahi dute. Sagardoarekin normalean gertatzen zaiguna, Aste Santuan ere gaztarekin gertatzen da. Publiko oso interesatua izaten da. Museoarekin batera beste ekimen batzuk jarri dituzue martxan. Ikusi genuen sagardotegietan bazkari eta afariak beste zerbaitekin osatu behar genituela. Sagardotegi bat ez da beste edozein jatetxe bezalakoa. Orduan, sagardotegietan dastaketa gidatuekin hasi ginen, ondoren sagardoak eta itsasoak duten harremana azaltzeko ekintza bat montatu genuen eta lehengo urtean Santiagomendiko Sagardobidea ibilbide tematikoa osatu genuen. Nola izaten dira dastaketa horiek? Otsailean hasi ginen eta maiatza arte beste bi egingo ditugu. Kupelan dagoen sagardoa dastatzen dugu, lehengo ohitura hori berreskuratzeko asmoz. Jende askok esaten du: “Jo, sagardotegi batera etortzen naiz eta lau kupeletatik edaten dut, baina ez dut desberdintasunik nabaritzen”, eta hori landu nahi dute. Dastaketa gidatu horietan sagardoen artean dauden desberdintasunak igartzen ikasten da gehienbat. Sagartrek esperientzia berria da. Zertan datza? Petritegi sagardotegiarekin egiten dugun jarduera bat da: sagardoetxea bisitatzen da, Santiagomendiko ibilbidea egiten da eta Petritegin bazkari batekin amai-tzen da. Zer da bisitariek gehien eskatzen dutena? Aurten Fiturren (Madrilgo turismo feria) komentatu ziguten Madrilgo jendeak bazkaltzeko edo afaltzeko toki bereziak eskatzen zituztela eta horrekin batera mendi buelta bat egin nahi zutela. Eta ondoren Donostian egin zen Sevatur turismo ferian ere askok eta askok gauza bera eskatu zuten. Ekimenak haurrentzako egokiak al dira? Hemengo Sagardobidea familiek egiteko prestatuta dago. Gero sagardotegiak ere, batez ere udaran eta Aste Santuan, umeentzako menuak prestatzen dituzte. Eskaintza egokitu behar dugu. Txotx garaia hemendik aste ba-tzuetara amaitzen da. Nola lortzen duzue urte guztian zehar bisitariak museora erakartzen? sagardoaren lurraldea • zer egin • non bazkaldu • zer ikusi • museoa • bloga • nor gara Hasi ginenean urtarriletik apirilera jende pila bat etortzen zen, baina gero ez zen ia inor gerturatzen. Orduan ekimen desberdinak prestatzen hasi ginen. Horrela bururatu zitzaigun abuztutik azaroa bitarte, sagarrondoak sagarrez beteta daudenean, mustioa egiteko prozesua erakustea. Gainera, aisialdi taldeekin jarduera desberdinak egiten ditugu. Inguruko herri sagardogileekin harremanetan al zaudete? Hemen ere Hernaniko eta Usurbilgo sagardotegiak sartuta daude. Hau irekia dago. Orain dela bi urte Hernanin ere turismo mota hau lantzen hasi ziren eta harreman bat dago gauzak egiteko eta konparti-tzeko. Harreman hori badago eta horrek gehitzen joan behar du. Horrelako proiektu batek ezin du herri batekoa bakarrik izan. Zenbat pertsona etortzen dira museora urtebetean? Azkeneko urtetan estabilizatu egin da eta 10.000 bisitari inguru jaso ditugu. Urtetik urtera igotzen joan gara, baina 2011 eta 2012an mantendu egin gara. Ez gara jaitsi eta horrelako museo txiki bat izateko oso datu onak dira. Bideragarritasun planak egin ditugu eta horietan ikusten da museoaren potentzialidadea askoz handiagoa dela. Gordeta ditugun baliabideak (tolareak, dokumentuak) balorean jartzen baditugu 20.000 edo 30.000 etor daitezkeela kalkulatu dugu. Handitze prozesu batean gaude. Iturria: Noticias de Gipuzkoa.