13 “Ostegun Fan Food”, 13 degustaciones de sidra “Gorenak”
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones /gastronomía / sagardoa / ostegun fan food / Basque Culinary Center
publicaciones basque culinary center gastronomía gorenak ostegun fan food sidra sagardoaren lurraldea
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-03-20
- Clasificación: 4.2. Otras experiencias
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003137
Texto completo
Azarotik otsaila bitartean Basque Culinary Center-en “Ostegun Fan Food” izeneko showcooking edo ikastaroak ospatu dira, eta bertan, sukaldari ospetsuek, ikasleek, plater ezberdinek eta Gorenak sagardoek (Alorrenea, Altzueta, Barkaiztegi, Begiristain, Egi-luze, Gartziategi, Gaztañaga, Gurutzeta, Isastegi, Olaizola, Sarasola, Zapiain eta Zelaia) hitzordua izan dute. Dastaketa bakoitzean, Gorenak taldeko sagardotegi bateko sagardoak dastatu dira eta sagardoa dastatzeaz gain, era askotako platerak prestatu dituzte sukaldariek, sagardoa hainbat platerez maridatuaz. Ikastaroaren lehen atalean sagardoaren ezaugarriak, elaborazioan kontuan eduki beharreko etapak eta dastaketa baten oinarriak azaldu zaizkie ikasleei: ikusmena, usaimena eta dastamena. Jendeari oso interesgarria iruditu zaio sagardo desberdinak probatzeko aukera hau izatea. Halaber, sagardoaren munduko berezitasunak ere erakutsi zaizkie, hala nola, kontsumoaren bilakaera edota historiako datuak.