Sagardoaren lurraldea

Exposición “GU ITSASOA, munduaren ataria” en Petritegi

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / sidrería Petritegi / Exposición "Gu Itsasoa, munduaren atarian" / Astigarraga / historia

publicaciones astigarraga evento historia sidrería petritegi sagardoaren lurraldea

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2013-05-02
  • Clasificación: 4.2. Otras experiencias
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003087

Texto completo

Martxoaren hasieratik ekaina bitartean ikusgai egongo da Petritegi sagardotegian “GU ITSASOA, munduaren ataria” erakusketa. Erakusketa honekin,itsasoaren eta sagardogintzaren historia Euskal Herrian Petritegi baserriaren historiarekin batera uztartuz erakutsi nahi du Petritegi sagardotegiak. GU Itsasoa proiektu bat da, XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estulotutako lurralde honek izan zuen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioestea helburu duena. Itsas industriaren garapena bultzatu zuten funtsezko gakoetara zeharka hurbiltzen da, kontuan hartuta berebiziko garrantzia izan zuen industria izan zela, gizarte osoa eta lurralde osoa bornean hartu baitzituen, barrualdetik kostalderaino. Euskal lurraldeak garaiko boteregune nagusietakoa izaten lagundu zuten ezaugarriak aurkezten ditu, produkzio sektore guztiak partaide egin zituen prozesu batean: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak… GU itsasoa epe luzerako proiektua da, etengabe garatzen doana, formatu anitzetarako pentsatua, eta lankidetzara eta gizartearen partaidetzara irekia. Hiru kultur erakunde hauen nahiberak bultzatuta sortua da: Albaola Itsas Ondarea, Zerain Paisaia Kulturala – Zeraingo Udala, Igartubeiti Baserri Museoa.