Tres décadas protegiendo al manzano de sidra
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzanal / manzana / evolución / producción
publicaciones evolución producción sagardoaren lurraldea manzana manzanal
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-02-25
- Clasificación: 1.4. manzanal
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003079
Texto completo
Duela egun batzuk Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko 2013ko diru laguntzen deialdia argitaratu zen. Azken urteotan bertako sagardo sagarraren landaketan hazkuntza bat eman den arren, orain arte egindako bidea luzea izan da. 1980. hamarkadan hasi zen. Garai hartan sagardogintzaren sektorea “suntsigarri” gisa definitzen zen, ez baitzegoen bertako sagarrik eta Normandiatik ekarri behar izaten baitzuten. Orduan onartu ziren sagardo sagarraren landaketarako diru-laguntzak eta ikerketa lanak sustatzen hasi ziren Zubieta eta Zallako sagasti esperimentaletan. Ondoren sagarrondoen zainketarako formazio teoriko eta praktikorako ikastaroak etorri ziren. Esperientziak erakutsi du kalitatezko produktua lortzeko ezinbestekoa dela lehengaia. Hori ikusita, baserritarrek eta sagardo ekoizleek sagardo sagarra landatzeko apostua egin dute; zehazki, 45.000 azken hirurtekoan. Adituek hau etorkizunerako inbertsioa dela diote, beren ustez, epe motz-laburrean irabaziak sortuko baititu.