Sagardoaren lurraldea

Probaketas marzo 2013, catas guiadas en sidrerías

Descripción

Sagardoaren Lurraldea/ publicaciones / experiencias / sidrerías Saizar, Txopinondo, Zapiain , Gurutzeta, Zelaia, Gaztañaga y Bereziartua / tarifas / egutegia / probaketas /catas guiadas / sidra

publicaciones degustación calendario experiencia sidrería gaztañaga sidrería gurutzeta cata guiada sidra sagardoaren lurraldea sidrería saizar tarifa sidrería txopinondo sidrería zapiain sidrería zelaia

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2013-02-01
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003075

Texto completo

Arrakasta handia izan dute Sagardoaren Lurraldeak antolatuta otsailean ospatu diren IV. probaketek eta martxoko egutegia sagardotegietako afariekin uztartu ahal izango diren kata eta sagardozaleentzako dastaketa berriekin dator. Egutegia: Egoitz Zapiain-ek gidatuta, martxoaren 2an Astigarragako Zapiain Sagardotegian izango da probaketa. Familiei zuzenduriko katak amaituta, Zapiaingo eskaintza sagardoa dastatzen ikasi nahi duten sagardozaleei zuzendua dago. Martxoaren 16an Usurbilgo Saizar Sagardotegian izango da probaketa. Proposamena sagardo bakoitzaren berezitasunak bereizten ikasi nahi dituen sagardozaleei zuzendua dago eta dastaketa Fernando Vadillo enologoak zuzenduko du. Zapiain eta Saizar sagardotegietako dastaketa gidatuen eta pintxoen prezioa 10€ da pertsonako eta goizeko 11:00etan hasiko dira bi dastaketak. Bestalde, afariekin uztartzeko aukera emango duten probaketak ospatuko dira martxoko aste azken guztietan Astigarragako Gurutzeta Sagardotegian. Gurutzetaren eskaintzak upeltegiko arduradunek zuzenduriko sagardo dastaketan hastapena eskaintzen du. Gainera, asteazkenetan Gurutzeta sagardotegiko afarietan otxoteak izaten dira giroa alaitzeko. Dastaketa gidatuaren eta pintxoen prezioa 10€ da pertsonako eta dastaketa gidatua eta sagardotegiko afaria 30€ da pertsonako. Hurrengo hilabeteetan probaketak Zelaia (Hernani), Txopinondo (Azkaine), Gaztañaga (Andoain), Bereziartua (Astigarraga) eta Saizar (Usurbil) sagardotegietan izango dira. Informazioa eta izen-emateak: Telf: +34 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com