Eusko Label, distintivo público y oficial que garantiza la calidad y que la sidra está elaborada con mazana autóctona
Descripción
Sagardun / publicaciones / boletín / sagardotegi/ Eusko Label / marca pública y oficial / características / manzanas autóctonas / HAZI / variedades de manzanas / datos / necesidad de identificación
publicaciones boletín eusko label características hazi calidad tipo sidrería sagardun manzana
Ficha
- Autor: Angel Rocha Azpitarte
- Fecha: 2013-04-01
- Clasificación: 3.6. Publicaciones
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: K152-1
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003023
Texto completo
Eusko Labela duten produktu guztietan bezala Euskal Sagardoa ekoizteko bete behar diren zehaztasun guztiak produktuaren araudi teknikoan daude jasota. Aipatu araudia sagar ekoizleek, sagardo egileek, teknikariek, Haziko arduradunek eta Administrazioen ordezkariek osatutako lan talde batek egin zuten. Orain, HAZIri dagokio produktu horren kontrol eta egiaztapen lanak egitea. Norabide horretan azpimarratu behar da marka publiko eta ofizialen kontrol sistemek funtzionatu egiten dutela, eta ikusiko balitz araudia ez dela betetzen ondorioak hartzen dira, eta behar diren neurriak hartu. Produktua kontrolatzeko lanez gain produktuaren promozio lanak ere egingo dira, merkatuan nabarmentasuna lortzeko, Euskadiko nekazaritza eta arrantza sektoreari balioa emanez. Euskal Sagardoa hasieratik bukaeraraino kontrolatua dago. Alde batetik, sagarraren ekoizpena kontrolatzen da, ekoizleak ikuskatzen dira, eta horien sagasti eta sagarrak kontrolatzen dira. Araudiak bestalde adierazten du nola garraiatu behar den sagarra sagardotegietara, eta azkenik sagardoa nola egiten, ontziratzen eta etiketzen den ere jasotzen du. Sagardoak Eusko Label bereizgarria izateak gauza nagusi bat bilatu nahi du, prozesu osoa indartzea. Alegia, ekoizpena, elaborazio eta kontsumoa bultzatzea. Garbi eduki behar da katea guztia eduki behar dela kontuan, eta batez ere, produktu bat indartzerakoan bertako ekoizpenaren alde egin da, 100% bertako sagarrarekin egindako produktuari babes osoa eman nahi zaio; sagardotegiak eta industria indartzeaz gain, sagarraren sektorea bera indartu nahi da errotik. HAZIk sagardoaren gainean produktu-azterketa ugari egiten ditu hainbat laborategi eta unibertsitatetan. 15
ezaugarri aztertzen dira guztira, besteak beste azidotasuna, alkohol-maila, pHa, azido malikoa, azukreak, errautsak eta fenolak. Analisiak akreditatutako ondorengo laborategietan egiten dira: Fraisoro • Lurrunen azidotasuna • Alkohol graduak • Azufre dioxido osoa • Burdina • Azido Malikoa • Inzamac/Valladolid- ENACek (Entidad Nacional de Acreditación) : • Murriztu gabeko estraktu lehorra • Errautsak • Etanala • Anhidrido karbonikoaren presioa • Azukre erreduzitzailea Donostiako EHUko kimika fakultatea: brix graduak, uhertasuna, Ph-a, azidotasun osoa, erredukzio potentziala... Azken batean, bertako sagardo sagarren eta euren muztioen ezaugarri enologikoak aztertzen dira. Murciako Kudam laborategia: Sagardo sagarretan fitosanitarioak atzemateko hainbat hondakin azterketa egiten dira; 100 parametotik gora aztertzen dira. Alemaniko Brooker laborategia:Erradiofekuentzia magnetikoa muztioak alderatzeko; horretarako lote bakoitzeko fermentatutako eta fermentatu gabeko laginak aztertzen dira; froga pilotua da. Azken proba, ordea, kalifikazio-batzordeak edo dastatze-batzordeak egiten du. Batzorde horrek produktua dastatzen du eta sagardoaren ezaugarri organoleptikoak balioesten ditu, ikusmenaren, usaimenaren eta dastamenaren aldetik. Batzorde honek esango du sagardo hori Eusko Label etiketarekin ateratzeko modukoa den edo ez. Aipatu kalifikazio bartzordea honakoek osatzen dute: sagardoarekin lanean dabiltzan enologoek, sagardo egileek, administrazioko teknikari eta adituek, eta beste aditu independenteek. Produktua kalifikatu duten pertsona guztiek balorazioa behar bezala egiteko prestakuntza eta ezagutza egiaztatu behar dute. Batzorde horrek kalifikazioa modu partzial eta independentean egiten du, kata organoleptikoak eginez; etiketa eta inongo identifikaziorik gabe eramaten dira botilak, balorazioa egiten duenak jakin ez dezan norena den baloratu behar duen sagardoa. Batzordearen eginkizunak hauexek dira: • Kalifikatzeko aurkeztu diren laginak dastatzea. • Ezaugarrien balorazioa egitea ikusmenearen, sudurraren eta ahoaren arabera. • Idatziz balorazioa jasotzea. • Taldean balorazioak agertzea eta eztabaidatzea. • Lagina baleko edo ez baleko bezala definitzea, eta ez badu aurrera egiten, beste dastaketa batetara atzeratzea edo behin-betirako baztertzea. Sagardoa botilaratzeko teknologiak asko aurreratu dira, eta gaur egun, sagardotegi guztiek azken belaunaldiko makinak dauzkate botilaratzeko. Eusko Labela duen Euskadiko Sagardoa onetsitako botila batean ontziratzen da. Horri esker, produktua erraz identifika daiteke, eta behar bezala babestuta dago argiak hondatu ez dezan. Ziurtatutako produktuaren identifikazioa eta etiketatzea ere gainbegiratzen dira. Zenbakituta eta kontrolatuta dauden etiketak erabiltzen dira horretarako. Datuak:2012an Eusko Labela duten sagardoa 25 sagardotegik egin dute;18 Gipuzkoan, 6 Bizkaian eta 1 Araban. Denera, 939.825 litro ekoitzi dira. Hauek dira sagardotegiak 2013an erregistratutako sagardotegiak: UXARTE SAIZAR REZOLA LIZEAGA AGINAGA BEREZIARTUA BALEIO ABURUZA ASTARBE OLA LANEKO PETRITEGI EULA ETXEBARRIA MALGARRAZAGA KANDI ITXASBURU AÑOTA AXPE IPARRAGIRRE URBITARTE CALONGE LARRARTE TXINDURRI-ITURRI ITURRIETA IRURETXIKI Identifikazioaren beharra:Euskadiko nekazaritza eta arrantza elikagaiak marka publiko eta ofizialen bidez bereiztea gero eta garrantzitsuagoa da. Gero eta globalizatuagoa dagoen merkatu batean bizi gara; konpetentzia handia dago, eta merkatu horretan bertako eta kanpoko produktuak daude lehian. Eskenatoki horretan, Eusko Label jatorri eta kalitate bermea da kontsumitzailearentzat, eta era berean ekoizleentzat euren lanari balioa emateko tresna izan behar du, merkatuan lehiakortasun handiagoa eskainiz. Euskadin nekazaritza politikek kalitate osoaren alde egin dute, betiko ekoizpen sistemak mantenduz, produktu bikainak bereizteko tresnak eman zaizkie ekoizleei eta kontsumitzaileei. Kalitatearen bidez produktuak bereizteko politikak bi helburu nagusi ditu: jarduerei balio gehigarria ematea eta errekurtsoen jasangarritasuna eta nekazaritza inguruak mantentzea. Euskadin aterki handi bat daukagu nekazaritza eta arrantza produktuak babesteko; marka publikoen bidez gure nekazari, arrantzale eta sektore guztiari balioa eman nahi zaie. Hor ditugu Jatorri Izendapenak: Idiazabal Gazta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txakolinak, Arabako Errioxako Ardoa, Eusko Labeldun produktuak, Nekazaritza Ekologikoa... Begibistakoa da produktu horien arrakasta. Beraz, eskenatoki honetan kokatu nahi da Eusko Labela duen produktu berri horren jaiotza, Euskal Sagardoaren sorrera. Produktuok eta sektorea bera bultzatzea garrantzitsua da hainbat funtziori eragiten dielako zuzen-zuzenean: elikagaiak, edariak eta beste lehengai batzuk emateaz gain, lanpostuak eta aberastasuna sortzen laguntzen du, eta bidenabar, gizartearekin eta ingurumenarekin zerikusia duten beste hainbat funtzioei ere eragiten die: lurraren kudeaketari, ingurunea babesteari eta natura zaintzeari, lurraldeari oreka emateari, eta besteak beste, gure ondare kultural, gastronomiko eta arkitektonikoak mantentzeari... -----------------------------------------------Artículo y fotografías: Angel Rocha AzpitarteHAZIREN Komunikazio koordinatzailea