Sagardoaren lurraldea

Tiempo de celebración

Descripción

Eventos / otras celebraciones / I. Sagastiak Loretan / Usurbil / Jakoba Errekondo / programa / sidra / manzanos / visitas guiadas / Sagardo Eguna

organizadores visita programa jakoba errekondo sagardo egunak sidra manzano manzanos en flor usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2013-04-26
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: A263
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003006

Texto completo

SAGARRONDOEN LORALDIARI GORAZARRE EGINGO ZAIO JARDUNALDI BATZUEN BITARTEZ Sagarra, sagastiak, sagastien paisaia, sagardoa, eta eremu honen bueltan bizi diren herritarrak protagonistak izango ditugu murgilduak gauden udaberri honetan. Sagastiak loretan ditugu eta urte sasoi honetako loraldia ospakizunerako baliatu du eragile talde batek, hurrengo asteetan ekitaldi sorta antolatzeko. Hitzordu ziklo honen inguruko zehaztasunak dakartza, Jakoba Errekondok. Nondik dator ekitaldi sorta hau antolatzeko asmoa? Jakoba Errekondo. Sagardoaren inguruan ekimen gehiago burutzeko sortu da ideia hau. Guretzat une hau, sagastien loraldia, ospatzeko urte sasoi bat da. Udaberria etorri da eta sagastien loraldiak gure paisaiari beste itxura ematen diola iruditzen zaigu. Eta ez itxura bakarrik, hori da gero sagardoa bihurtuko dena. Hori aprobetxatuz, sagardoaren munduan gauza gehiago eta desberdinak badaudela azaltzeko sasoi bezala azaldu nahi dugu. Horregatik antolatu ditugu, ikerketa aurkezpena, bisitaldia edota ibilaldia ohiko ekintzetatik aparte. Eta gero ohiko hitzorduak: katak, Sagardo Eguna, erakusketa… Sagardo Eguna ere egitarau honetan txertatu duzue? J. E. Sagardo Eguna maiatzaren 19an izango da. Sasoi honetan tokatzen da beti. Zergatik ez hor sartu genion. Aurten azpimarratzeko moduko zerbait gertatu da; jende desberdin piloa elkartu dela gauzak egiteko. Sagardo Egunaren Lagunak taldekoekin batera, baserritarren kooperatiba, Usurbilgo sagastien enpresa, Itaya, sortu berri dugun Sagardoaren Unibertsitatea… batu dira. Arlo desberdinetan lanean ari den jendea elkartzea, giro berri horren adierazgarria da. SAGARDOA, SAGASTIAK... “Paisaiaren eta kulturaren parte dira, baina era berean lanpostuak sor ditzakete” Eta indarra ematen dio egitarauari? J. E. Gainera joan den astean aurkeztu zen Euskal Herriko Sagardo eta Sagarren kultura eta turismoaren elkarte berria, Bizi Sagardoa. Eta ekimen hau baita ere, ekimen sorta honen barruan sartzen dugu eta hori ere aipatzekoa da. Antolatzaileen artean badira, agian herritarrentzat ezezagunagoak izan daitezkeen eragileak. J. E. Gehienak ezagunak dira. Antolatzaile berri bezala, Sagardoaren Unibertsitatea dugu. Oraintxe sortu dugun elkarte bat, sagardoaren inguruko ikerketa, hezkuntza, dibulgazioa argitarapenak eta abar sustatzeko. Egitasmoa hasierako fasean dago, baina gure ustez etorkizunean garrantzitsua izango da. Usurbilen kokatua egongo da. Ekitaldien artean ikerketa aurkezpen bat ere badago. J. E. Iaz burutu eta aurten bukatu da, eta laster aurkeztuko da. Alkartasuna Kooperatibak Udalaren laguntzaren bidez, Usurbilgo sagastien egoeraren ikerketa egin du; etorkizunera begira sagasti horiek dituen jendeak zer asmo dituen… Gure ustez bide horri jarraitu behar zaio. Sagardoaren mundua eta Sagardo Eguna ere horrela sortu zen bere garaian, ez bakarrik sagardoaz gozatzeko, baizik ikasteko, etorkizuna diseinatzeko, gehiago jakiteko… Bertako sagar eta sagastiak izango dira ekitaldi sorta honetako protagonistak? J. E. Herrian egiten diren produktuak. Ez baita bakarrik sagardoa egiten, esan bezala, muztioa egiten da, bai era konbentzional eta ekologikoan, sagar dultzea egiten da. Etorki zun handiko produktuak dira. Paisaiaren eta kulturaren parte dira, baina era berean lanpostuak sor ditzakete. Eta baserriari beste bide batzuk irekitzea ahalbidetzen du. Etorkizunari begira beraz, badira hainbat egitasmo? J. E. Gure ustez, sagarrak eta sagardoak orain arte izan ez duten panorama dute. Ate berriak irekitzen ari dira eta gu ere horretan saiatzen ari gara. “Iazko sagardoa, aspaldiko urteetako onena” Aurtengo sagardo berria nolakoa dator, Sagardo Egunaren atari honetan? Jakoba Errekondo. Ni ez naiz hasiko esaten aurten ere sagardo ona dugu, ez. Baina iazko sagardoa aspaldiko urteetako onenada.Sagarurteosoonaizan zen, urte lehorra. Eta hemen sagarrak eta sagarrondoekduten arazo nagusia hezetasuna da, horrek gaitzak ekartzen dituelako. Sagarurtelehorraizateak,uzta ez izugarria izatea ekarri du. Ur falta horrek uzta murriztu egiten du, baina kalitatea asko areagotzen du. Aurtengo sagardoak oso onak direla uste dut. “Gure lorategirik onenak sagastiak dira” Ekitaldi sorta honetako lehen hitzordua larunbat honetan izango da, zuk gidaturiko ibilaldia. Jakoba Errekondo. Gure asmoa da, Usurbilen ditugun sagasti batzuk bisitatzea eta ez sagastiak bakarrik, sagasti horien inguruneaz, hau da Usurbilgo paisaia orokorrean ezagutzen hastea. Duela gutxi, Itayak sustatuta, Andatzako basoak ezagutzeko ibilbide bat antolatu zen. Bertan behera geratu zen eguraldiaren kaxkarragatik. Baina gure asmoa da, hortik segitzea. Sagastiak Loretan ospakizun honen barruan gure asmoa da sagastietaz hitz egitea, bere testuinguruaz, paisaian nola txertatzen diren, sagastiak nola sortzen diren, nola funtzionatzen duten. Zehaztu gabe dago ibilbidearen nondik norakoa. Baina jendea animatu nahi nuke, inguruan dugun paisaiari beste begi batzuekin begiratzea, ikasteko aukera polita izango baita. Aginagako Sariaandi baserria ezagutzeko aukera egongo da. Zergatik izan liteke interesgarria bisitaldi hau? J. E. Sariaandi baserria Euskal Herriko lehenengoetako baserria da. Aurreneko baserriak, XVI. mendean sortzen dira. Sagardoa egiteko makinak ziren. Horren adierazgarri ezagunena Igartubeitin daukagu, Euskal Herrian eta mundu osoan martxan dagoen bakarra. Eta Sariaandi baserria, tipologia horretako baserria da. Pentsatu behar dugu garai hartako paisaia kulturala eta jendartearena oso desberdina zela, gaur egungoarekin alderatuta. Ontzigintzak garrantzia handia zuen, gizartea erabat industrializatua zegoen eta orduan edari horren premiak sortu zuen halako makinak sortzea. Zortea dugu, Usurbilen halako baserri dezente ditugu. Eta Sariaandi zahar berritu da, tolarearen eredu hori mantenduz eta berrituz. Fatxada berria, jatorrizkoa du. Barrutik ezaugarri berezi batzuk ditu, baserri horien artean ere bakarra egiten dutenak. Jendeak ezagutu behar du. Kanpotik eta barrutik. Barruan, bi hitzalditxo egingo dira. Batetik obra horren ardura eraman duen arkitektoak hitz egingo digu, garai hartako baserrien tipologiaz, egurra nola lantzen zen eta abar. Eta gero nik hitz egingo dut garai hartako paisaiaz, jendea nola bizi zen, sagardoaren premia… Ondarearen ikuspegitik, Usurbilen dugun altxor garrantzitsuenetakoa da eta zaintzeko hautua egin dute jabeek. Hori txalotzekoa da. Amaitzeko, zergatik parte hartu ekitaldi sorta honetan? J. E. Gure kulturan sagarrak eta sagardoak duten garrantzia eta hori dena lore batetik sortzen dela pentsatzeak bakarrik, poztu beharko gintuzke. Eta horixe bakarrik nahikoa arrazoi bada. Beti diot, guk dugun lorategirik dotoreena, ez da estilo ingelesekoa, frantsesekoa edo italiarra, gure lorategirik onenak sagastiak dira. Eta ez sagarrondoak loretan direlako bakarrik, baizik eta belardiak, basoak loretan daudelako. Hori ospatzea, eta hori ikasteko eta herritarren arteko harremanak egiteko baliatzeak merezi du. BISITA GIDATUAZ “Sariaandi Euskal Herriko lehenengoetako baserria da; sagardoa egiteko makinak ziren” I. Sagastiak Loretan Apirilak 27, larunbata 9:30 Sagasti loretuetan barrena ibilaldia, Jakoba Errekondo paisajistarekin, Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibatik abiatuta. Maiatzak 7, asteartea 19:30 "Usurbilgo sagastien inbentarioa eta sagar ekoizpena" ikerketaren aurkezpena Potxoenean, Leire Jauregi Nekazaritza Ingeniariaren eskutik. Maiatzak 15, asteazkena San Ixidro Eguna. Maiatzak 18, larunbata 17:00 Berreskuratutako XVI. mendeko dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua Aginagako Sariaandi baserrian, Luis Alberdi arkitektoa eta Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. Maiatzak 19, igandea XXXII.SagardoEguna,Usurbilgoplazan, egun osoz. Sutegin "Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak" erakusketa. Maiatzak 23, osteguna 19:30 Usurbilgo sagarkien dastaketa ikastaroaAitzagan: sagar-dultzea, muztioak eta sagardoak... Ekainak 1, larunbata 9:00 Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor EtxeandiaNekazaritza Ingeniariaren eskutik. Elkarlanean: Sagardo Egunaren lagunak elkartea, AlkartasunaUsurbilgoBaserritarrenKooperatiba, NOAUA! ,Usurbilgo Sagastia E.M., Itaya Gazte Asanblada,Aitzaga Elkartea,SagardoarenUnibertsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Hurbilago, Usurbilgo Udala.