Concurso de fotos "Manzanos en flor" en Facebook
Descripción
Sagardoetxea / actividades / concurso de fotos / "Manzanos en flor" / facebook/ bases / premios
ocio rally fotográfico astigarraga acción facebook museo sagardoetxea manzanos en flor premio
Ficha
- Fuente: KulturWeb
- Fecha: 2013-04-27
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003001
Texto completo
Herria: Astigarraga Lekua: Sagardoetxea Hasiera: 30/04/2013 Bukaera: 25/05/2013 Ekitaldi gehiago Sagardoetxea Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa Kale Nagusia, 48. (20115) Astigarraga Telefonoa: 943 550 575 Fax: 943 550 575 Web: http://www.sagardoetxea.com/ Email: info@sagardoetxea.com Lehiaketan parte-hartu - Facebook Lehiaketa facebook-enSagastiek eskaintzen diguten paisaia zoragarriez gozatzeko unea da Sagardoaren Lurraldean eta Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museotik “Sagastiak loretan” Facebook-eko argazki lehiaketan parte-hartzea proposatzen dizugu. Lau lagunentzako Sagardoetxeako bisitaldia eta Saizar sagardotegiko bazkaria irabazteko aukera izango duzu. Lehiaketaren oinarriak: 1.- Gure Facebook-eko orrialdeko "jarraitzaile" guztiek parte hartu ahal izango dute. Oraindik gure jarraitzailea ez bazara, www.facebook.com/sagardoetxea orrialdean "Atsegin dut" botoian klik egin behar duzu. Eraberean, gure orrialdeko jarraitzaileek soilik bozkatu ahal izango dituzte argazkiak. 2.- 18 urtetik gorako, edozein nazionalitateko eta herrialde guztietako pertsonek parte-hartu ahal izango dute. 3.- Lehiaketan parte-hartzeko, aplikazioan sartu, datuak bete eta argazkia igo. 4.- Argazkiek gutxienez 850 pixeletako erresoluzioa izan behar dute alderik handienean eta argitaratu gabekoak, jatorrizkoak eta lehiaketarik irabazi gabekoak izan behar dute. 5.- Nahi adina argazki igotzeko aukera dago, baldintza bakarrarekin: gaitzat loretan dauden sagarrondoak dituen argazkiak soilik onartuko dira. Gaiarekin bat ez datozela ikusten diren argazkiak, ezabatu egingo ditugu eta manipulatua keta jatorrizkoa kez diren argazkiak lehiaketatik kanporatuko ditugu. 6.- Argazkiak igotzeko epea maiatzaren 25ean amaituko da 24:00etan. Epea amaituta, gutxienez 50 boto lortzen dituzten 5 lehiakideren artean epaimahaiak irabazlea hautatuko du. 7.- Epaimahaia argazkilari profesional batek, Sagardoetxea Museoko gerenteak eta Saizar sagardotegiko gerenteak osatuko dute. 8.- Gutxienez 50 boto lortzen dituzten 5 lehiakideren argazkiak EITBko "Eguraldia" saiora bidaliko dira. 9.- Lehiaketan parte-hartzen duten argazkiak Sagardoetxea Museoan eta Saizar sagardotegian ikusgai jarriko dira. 10.- Saria lau lagunentzako Sagardoetxeako bisitaldia eta Saizar sagardotegiko bazkaria da. Saria 2013/07/01etik hasta el 2013/08/31 bitartean trukatu beharko da. 11.- Lehiaketaren irabazlea gure Facebook-eko orrialdean emango da ezagutara. 12.- Lehiaketan parte-hartzen duten argazki guztiek, Internet-eko erreprodukziorako eskubideak Sagardoaren Lurraldeari emango dizkio eta bere orrialde, sare sozial eta blog-ean erabili ahal izango ditu argazkiaren autorea aipatzeko konpromezua hartuz. 13.- Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarriak onartzen direla esan nahi du.