Bizi Sagardoa, una nueva Asociación de Euskal Herria para la promoción de la cultura de la sidra y el turismo
Descripción
Eventos / otros actos y celebracones / 'Bizi Sagardoa' / presentación / turismo / cultura de la sidra / asociados / Aquarium
aquarium presentación socio bizi sagardoa evento cultura turismo
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-04-16
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002998
Texto completo
Donostiako Aquariumean aurkeztu zuten talde berria, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 30 eragilek; tartean, lau lurraldeetako Sagardogileen Elkarteak edo Ereñotzuko Auzo Udala, esaterako. Sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzeko el_karte berria aurkeztu zuten atzo Donostiako Aquariu_mean:_Bizi Sagardoa elkartea. Euskal Herriko lau probintzietako elkarteak (67 sagardotegi bil_tzen dituzte), 9 udal, fundazioak, museoak, hezkuntza zentroak... Guzti_ra 30 eragilek sortu dute taldea eta tartean da Ereño_tzuko Auzo Udala, besteak beste. Atzoko ekitaldian babesa azaldu zioten elkarte honi, Donostiako Aquariumak (Bixente Zaragueta hernaniarrak hitz egin zuen, hain justu), Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak, eta Basquetour Agentziak. «Ekitaldi historikoa, EHko sagardoaren historian» Parte hartzaile guztiek azpimarratu zutenez, atzoko ekitaldia historikoa izan da Euskal Herriko sagardoaren_tzat: «Historikoa da gaurko ekitaldia, inoiz ez baita proiekturik gauzatu, Euskal Herriko lurralde desberdinetako hainbeste eragile lotuko dituenik». Hernaniar gehiago ere izan ziren atzoko ekitaldian. Arantxa Eguzkitza Gipuzkoa_ko Sagardogileen Elkarteko lehendakariak azal_du zuenez, ateak zabalik dituzte elkarteko kide izan nahi duten eragile guztien_tzat. Jakoba Errekondo Zerain Dezagun Fundazioko arduradunak hiru hitzetan laburbildu zuen atzokoa: Aniz_ta_suna, Elkartasuna eta Etor_ki_zuna. «Inoiz sortu den talderik ani_- tzena da hau, era guztietako eragileak biltzen di_tuelako. Sagardoak sekulako garran_tzia izan du gure historian, eta hori da etorkizunean saltzen jakin behar duguna». Parte hartzaileak: -Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea -Bizkaiko Sagardogileen Elkartea -Arabako Sagardogileen Elkartea -Nafarroako Sagardogileen Elkartea -Ereñotzuko Auzo Udala -Zubietako Auzo Udala -Zeraingo Udala -Aiako Udala -Aramaioko Udala -Abaltzisketako Udala -Baztango Udala -Cuadrilla de Zuia -Valle de Aranako Udala -Ezkio-Itsasoko Udala -Igartubeiti Baserri Museoa -Zerain Dezagun Fundazioa -Aramaioko Frutagileen Elkartea -Jo Hala Jo Elkartea -Usurbilgo Sagardoaren Lagunak -Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba -Albaola Elkartea -Urkiola Landa Garapenerako Alkartea -Polunpak Elkarte Musiko-Kulturala -Zehazten Zerbitzu Kulturalak -Aldabe Zerbitzu Turistikoak -Usurbilgo Sagastia EM -Sagardoa eta Sagarra Unibertsitatea Zabaldu! Atzera egin | Inprimatu | Norbaiti bidali