Sagardoaren lurraldea

"Manzanos en flor", iniciativa desde hoy al 1 de junio

Descripción

Eventos / otros actos y celebraciones / 'Sagastia Loretan'/ Aitor Etxeandia / organizadores / Jakoba Errekondo / programa / Inventario manzanales de Usrubil y de producción de manzana / lagar / caserío Sariaandia

aitor etxeandia organizadores lagar programa evento jakoba errekondo manzanos en flor usurbil

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-04-27
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002991

Texto completo

eragilek. Ekimen ugari izango dira datozen asteetan, sagarrondoen lorealdiak irauten duen bitartean hain zuzen ere, Usurbilgo Sagardo Egunaren lagunak elkarteak, Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak;, Noaua! Kultur Elkarteak, Usurbilgo Sagastia E.M., Itaya Gazte Asanbladak, Aitzaga Elkarteak, Sagardoa eta Sagarra Unibertsitateak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta. Gaur goizeko 9:30ean hasita sagasti loretuetan barrena ibilaldia izango da Jakoba Errekondo herritarrekin. Usurbilgo Baserritarren Kooperatibaren eraikinaren aurretik izango da irteera. Hurrengo ekimena maiatzaren 7an izango da. 'Usurbilgo sagastien inbentarioa eta sagar ekoizpena' ikerketaren aurkezpena egingo du Leire Jauregi nekazaritza ingeniariak Potxonean. Maiatzaren 18an, berriz, berreskuratutako XVI. mendeko dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua izango da Aginagako Sariaandi baserrian, Luis Alberdi arkitektoa eta Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. Sagarrondoen loraldiari gorazarre egiteko ekimenen barruan sartu dute urteroko beste ospakizun bat ere. Maiatzeko azkenbigarren igandearekin batera XXXII. Sagardo Eguna izango da egun osoan zehar. Aurtengoan, maiatzaren 19an izango da nahikoa sagardo dasta-tzeko aukera eta Sutegin 'Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak' erakusketa ikusteko aukera ere izango da egun horretan zehar. 'I. Sagastiak Loretan' ekimeneko hurengo saioa maiatzaren 23rako iragarri dute. Usurbilgo sagarkien dastaketa ikastaroa egingo da Ai- tzaga Elkartean: sagardultzea, muztioak eta sagardoak... Azkenik, eta ekimen berri honi amaiera emateko, Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta prak-tikoa egiteko aukera izango daPotxoenean ekainaren 1ean, Aitor Etxeandia nekazaritza ingeniariaren eskutik.