Sagardoaren lurraldea

Sagar Uzta Astigarragan

ocio astigarraga programa prensado fiesta de la manzana sagar uzta

Ficha

  • Fuente: Euskadi Turismo
  • Fecha: 2009-09-23
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000294

Texto completo

Sagardoarekin lotura hertsia duen udalerria da Astigarraga; izan ere, Hernanirekin batera sagardoaren “hiriburutzat” dute askok. Irailaren 27an Gipuzkoako udalerriak 2010eko sagardoa egiteko lanak abian direla ospatuko du. Hala, egun horretan Astigarragara bertaratzen direnek lehendabiziko sagar-muztioa probatzeko eta edari hori nola egiten den gertugertutik ikusteko abagunea izango dute. Sagarra prentsatzeko lanak hasi berri dira, eta horregatik, hain zuzen, fruta hori izango da eguneko protagonista nagusia. Egitarauaren barruan honako jarduera hauek nabarmendu behar dira: bertako sagarren erakusketa eta salmenta eta sagardo dastatze saioa. Sagar-tarta erraldoi bat ere egingo dute. Aurrekoaz gainera, jaia gai nagusitzat izango duen argazki-rally bat, herri-bazkaria eta herri-kirolen erakustaldiak egongo dira. Txistulariek, dantzariek, trikitilariek, abesbatzek eta txarangek ospakizuna girotuko dute.