En la Feria de Santo Tomás, las mejores alubias de Aginaga y la mejor sidra de Zubieta
Descripción
Eventos / concursos / Santo Tomás / feria / Usurbil / concursos de sidra y alubias / concurso de aizkolaris / Joxe Manuel Lizarralde, ganador / Pedro Aizpurua, segundo / Mikel Rekondo, tercero
feria evento ganador concurso santo tomás usurbil
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2008-12-19
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002938
Texto completo
Goizean euriak San Tomas azoka zapuztuko zuela zirudien. Baina ostarteak zabaldu eta giro ederrean egin ziren babarrun eta sagardo lehiaketak. Babarrun lehiaketan, Aginagako aleak izan ziren epaimahaikideentzat estimatuenak. Antonio Izagirre Aldapa baserrikoa izan zen txapela jantzi zuena. Sagardo lehiaketan, ordea, zubietarrak nagusi. Joxe Manuel Lizarralde Etxetxo baserrikoak eraman zuen lehen saria. Babarrun eta sagardo lehiaketa bukatu gabe zegoela hasi zen aizkora txapelketa eta, horren ondorioz, beste batzuetan baino jende gutxiago izan zen frontoian egin ohi den sari banaketan. Babarrun lehiaketan, hauek izan ziren lehen sarituak: 1. Antonio Izagirre, Aldapa baserria. 2. Idoia Orbegozo, Galdagorri baserria. 3. Migel Arrastoa, Kalezar. Sagardo lehiaketan, aldiz, Aginagakoak nagusi: 1. Joxe Manuel Lizarralde, Etxetxo. 2. Pedro Aizpurua, Zugasti baserria. 3. Mikel Rekondo, Ibindos baserria. Postu ugari azoka egunean Usurbilgo presoen alde, talo asko saldu zituzten San Tomas azokan jarri zuten postuan. Udarregiko ikasleek ere lan dexente izan zuten txistorra saltzen. Horretaz aparte, Atez ateko informazioa zabaltzeko postu bat ere jarri zen Sutegi parean. Eta baita Kilometroak eta Korrikaren aldeko salmenta-puntuak ere. Nola ez, apartekoa izan zen Sagardoaren Lagunek, Aitzagakoek zein NOAUA!ko kideek egindako ahalegina. Sagardoan Joxe Manuel Lizarralde Etxetxokoa izan zen nagusi eta babarrun lehiaketan, Antonio Izagirre Aldapakoa. Ikusmin handia Aizkolari Txapelketan Euriaren beldur, Usurbilgo Aizkora Txapelketa Askatasuna plazan egin zen. Jendetza bildu zen plazako aterpe inguruan eta horri esker giroa apartekoa izan zen txapelketa hasi eta bukatu arte. Xabier Dorronsoro izan zen nagusi Aitzagak antolatutako txapelketan, 14 minutu eta 10 segundoko denborarekin nagusitu zen. Giroa ikusita, datorren urtekoa prestatzen hasi beharko dute Aitzagakoek. Usurbilgo Aizkora Txapelketa Xabier Dorronsoro, 14´10´´ Juantxo Esnal, Arrilla I 15´09´´ Urtzi Olasagasti 18´17´´ Inaxio Pagola, Iruntxo 23´33´´ Aritz Esnal, Arrilla II 27´08´´