Sagardoaren lurraldea

Buscando la mejor sidra y alubias

Descripción

Eventos / concursos / Santo Tomás / feria / Usurbil / concursos de sidra y alubias / bases / premios

feria evento concurso bases santo tomás premios usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2008-12-12
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002937

Texto completo

Igande honetan, San Tomas azoka ospatuko da Usurbilen Aurtengoan, abenduaren 14arekin egokituko da San Tomas eguneko azoka Usurbilen. Azken urteotan bezalaxe, herritarrek eginiko sagardoa dastatu ahal izango dugu. Eta bertako ekoizleek egindako babarrunak ikusteko aukera ere izango da. Lehiaketa bidez aukeratuko dira aurtengo sagardo eta babarrun onenak. Festa biribiltzeko, Aizkora Txapelketa jokatuko dute, nor baino nor, usurbildar aizkolari gazteek eta beteranoek. Sagardo zein babarrun lehiaketetara aurkezteko epea abenduaren 11n amaituko da. Azken orduan animatzen bazara, NOAUA!ra ekarri beharko dituzu babarrunak eta sagardoa: babarrunaren kasuan, kilo bat eta trukean 12 euro ordainduko dira. Sagardoaren kasuan, 8 botilen truke, 12 euro. Sagardo lehiaketa Etxean edo baserrian egindako sagardoa bildu ohi da San Tomas azokan. Alegia, sagardotegiek ezin dutela lehiaketa honetan parte hartu. Babarrun lehiaketa Babarrun lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: itxura, kolorea, berdintasuna, dizdira, garbitasuna... Epaimahaiak erabakiko ditu hiru babarrun onenak. Sari ederrak Babarrun zein sagardo lehiaketetan, ondorengo sariak izango dira: Irabazlearentzat, 150 euro ¤eta txapela. Bigarren geratzen denarentzat: 80¤eur o. Hirugarren saria: 50 euro.