El 14 de diciembre, Feria de Santo Tomás en Usurbil
Descripción
Eventos /concursos / Santo Tomás / feria / Usurbil / concursos de sidra y alubias / bases / premios
feria evento concurso bases santo tomás premios usurbil
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2008-12-05
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002936
Texto completo
Abenduaren 21ekoa da San Tomas. Baina Usurbilen, astebete lehenago ospatu ohi da, aurten, abenduaren 14an. Beste behin ere, NOAUA!k babarrun eta sagardo lehiaketa jarri ditu martxan. Beraz, parte hartu nahi duten baserritar eta ekoizleek, NOAUA!tik pasa beharko dute abenduaren 11 baino lehen. Aurten, lehen aldiz, Usurbilgo Aizkora Txapelketa jokatuko da. SAGARDO LEHIAKETA Sagardoa etxean egiten duena lehiaketara aurkezten daiteke, herritarrek proba dezaten eta, gainera, lehiaketan parte har dezake. Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko da. Sagardotegiak ez dira sartuko lehiaketa honetan. BABARRUN LEHIAKETA Partehartzaile bakoitzak kg 1 babarrun aurkeztu beharko du. Trukean, 12 euro ordainduko dira. Lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak… Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa. Berdintasuna: tamainaz, kolorez… elkarren berdinak izatea. Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore…) estali edo aldatua izan bada lehiaketatik kanpo utziko da. Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea. IZEN-EMATEA, ABENDUAREN 11 BAINO LEHEN Sagardo zein babarrun lehiaketetan izen emateko azken eguna abenduaren 11 izango da. Izen ematearekin batera, lehiaketan parte hartuko duten babarrun eta sagardoak ekarri beharko dira NOAUA!ko egoitzara. Baldintzak eta gainontzeko zalantzak argitzeko deitu NOAUA!ra, bulego orduetan (943 360 321). SARIAK Babarrun zein sagardo lehiaketetan, sari hauek banatuko dira: Lehen saria: 150 euro + txapela Bigarren saria: 80 euro Hirugarren saria: 50 euro Antolatzaileak: NOAUA! eta Sagardo Egunaren Lagunak.