Sagardoaren lurraldea

De todo corazón, muchas gracias

Descripción

Eventos / XXVII Sagardo Eguna / Usurbil / Cooperativa Alkartasuna Baserritarren de Usurbil / Asociación Sagardo Egunaren Lagunak

evento sagardo egunaren lagunak usurbil

Ficha

  • Autor: Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2008-05-30
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002933

Texto completo

Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak, bere sorrerako ehungarren urteurrenean eskerrak eman nahi dizkie urte berezi honetan burutzen ari garen ekintza eta ospakizun ugarietan bere laguntza luzatzen ari zaizkigun herriko udala, elkarte, herritar eta bazkideei. Gaurkoan, hala ere, igaro berria den Sagardo Egunaren antolatzaileei bihotz-bihotzez gurekin gogoratu izana eskertu nahi diegu. Edalearena baino lehenago baserritarronak dira sagarra, sagardogintza eta sagardoa bera. Honen adierazle, hor ditugu aurtengo urtean zehar sagastia sortu eta zaintzeko ikastaroak eta Sagardo Egunean bertan sagardoa egiteko tresneria eta abar ezagutzeko jarri genuen erakusleihoa. Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak Elkarteak hogeitazazpi urtetan egin duen lan ikaragarriari esker herriaren ikur bilakatua da Sagardo Eguna. Eta igaro berria den azkenekoan gure ehungarren urtebetetzeaz jabetuta XXVII Sagardo Egunari lehen sagardo botila irekiz hasiera emateko izendatu zuten gure kooperatiba. Ohore handi bat izan da. Beste ehun urtetan jarraitzeko kemena ematen duten ohore horietako bat. Ea ba ehun eta hogeitazazpigarren Sagardo Eguna berrehun urte betetzen dituen kooperatibak irekitzen duen. Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak Elkarteari mila eskerrik asko. Eta usurbildar guztioi ekainak 8, igandea, kooperatiba sortu genuela ehun urte betetzen diren egun bera behar bezala ospatzeko antolatu ditugun ekintzetan ikusiko garelakoan, agur t’erdi. Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba